Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Indian nekazari txikiak merkatuetara iristea sendotu da

Indian nekazari txikiak merkatuetara iristea sendotu da

YCOOK-IN-17.jpg18 urtarrila | 2019

“Y-Cookekin lanean hasi baino lehen ez genuen arto gozoa laboratzen, bakarrik loreekin eta artatxikiarekin aritzen ginen. Artoari esker, prezio finkoak ditugu eta, beraz, askoz hobeak dira” dio Krishna Muthyek, Indian Andhra Pradesheko estatuko Kanekal herrixkako nekazariak. Oikocrediteko bazkide indiarraren nekazaritza-hornitzailea den neurrian, Y-Cookek ikusi du artoaren laboreen prezioak eta etekinak gora egin dutela eta, bide batez, familia guztiarentzat diru-sarrera egonkorra eta bizi-kalitate hobea lortu dutela.

Produktu fresko eta osasuntsuak.

Krishna Indiako lau estatutan kokatuak dauden 2.000 nekazaritik gorako bat da eta produktuez hornitzen du Y-Cook, Oikocrediten bazkidea. Y-Cook enpresa gazte eta berriztatzailea da. Elikagai fresko eta osasuntsuen produktu-sorta ekoiztea eta jateko prest uztea du helburu. Uzta bildu eta ordu gutxira ontziratzen da, kontserbagarririk eta gehigarririk gabe.

Y-Cookek lankidetza estuan dihardu nekazari-hornitzaileekin eta zerbitzuen programa eskaintzen die, besteak beste, lurzoruaren probak, nekazaritza-jardun onetan gaitzea eta kalitatea kontrolatzea.

Krishna Muthy (eskuinean) Nekazaria eta Y cook bezeroa bere gurazoekin

Haziak doan eta esperientzia

Krishna bezalako nekazariek Y-Cookek eskaintzen dien esperientzia eta laguntza asko balioztatzen dute. Krishnaren esanetan: “Artoaren hazia doan banatzen da eta ez dut uzta ordaindu behar. Y-Cooken inbertsiorik gabe, artoa laboratuz bi hilabetetan 22,000 INR (275 €) irabaziko nituzke, baina bere laguntzaz INR (375 €) irabaz ditzaket”.

Y-Cookek bere haziak erosten ditu eta mintegi zentralizatuetan ereiten dira. Mintegietatik nekazarientzako plantulak ateratzen dituzte doan. Soberako produktua tokiko abeltzainei doan ematen zaie, bazka modura erabiltzeko.

Gayathri Swahar Y-Cookeko marketin-zuzendariak azaldutakoaren arabera: “Arto-uztondoa bazka modura erabiltzen da esne-behietarako. Kanekalen baserritarren behiek bost lata esne ekoitzi ohi zituzten. Arto-uztondoarekin elikatzen direnetik, 25 lata esne ekoizten dituzte! Ikerketa independente bati jarraiki, diru-sarrerak % 114 igo dira”.

Etekin eta diru-sarrera hobeak.

Y-Cookek 2.000 nekazariri baino gehiagori aholkularitza teknikoa eta laguntza eskaini dio. Horri esker, ekoizpenak gora egin du eta, aldi berean, diru-sarrerak gehitu dira, egonkorragoak izatearekin batera. Gainera, nekazariek beren finketan sal dezakete, tokiko azokara joan ordez.

 

Y-Cookek nekazariekin lotura-programa sendoa du, nekazarien negozioa errotzeari begira. Eredua egiaztatuta dago; are gehiago, nekazariak nekazaritzaren balio-kateetan sartzen ditu eta, noski, tokiko erkidegoak gaindituta, urrunago iristen dira. Halaber, konpainiak zeharkako enplegua eskaintzen dio landa-eremuetan 300 emakume baino gehiagori eta prestakuntza ertaina behar duten lanetan dihardute. Horrez gain, tokiko ekosistemaren aldeko erkidegoaren ekimenetan aritzen dira.

Biziak hobetzeko elkartuz

Y-Cookek tokiko ekonomian eta nekazari txikien bizi-kalitatea hobetzeko gaitasunean duen eragina onartu ondoren, Oikocreditek 2018ko maiatzean kapitala inbertitu zuen 021 Capital arrisku-kapitaleko enpresarekin batera Y-Cooken egindako inbertsioa Oikocrediten estrategiarekin bat dator. Izan ere, gizarte-eragina sortu eta mikro enpresa nahiz enpresa txikiei laguntza eskaintzea helburu duten konpainietan inbertitzen du. Y-Cookekin lan egitearen ondorioz, nekazariak errazago iristen dira merkatura eta hornidura-katean beste eragile batzuekin lotura hobeak lortzen dituzte.

Elikagai osasuntsuak eta jateko prest daudenak.

Y-Cooken estrategia etxeetarako elikagai hobe eta merkeago bihurtzen dituzten produktuak sortzea da. Hala, Indiako langile-klasearen eta klase ertainen eskeak ase daitezke, gero eta handiagoak baitira. Nolanahi ere, horiek denbora gutxi eman nahi dute janaria prestatzen, baina, era berean, elikagai natural eta osasuntsuak jan nahi dituzte. Hazkuntza azkarreko merkatu horri erantzuteko, Y-Cookek elikagai-produktu osasuntsuen sorta ekoizten du, jateko prest, kontserbagarririk gabe eta giroko tenperaturan urtebetez kontserba daitezkeenak. Sorta horretan barazki egosiak, frutak eta dilistak sartzen dira, guztiak Ta-daa markapean merkaturatuak.

Artoa Hosakoten Y-Cooken prozesatze-plantan ateratzearen zain.

Zientziaz laboratzeko metodoak.

Janardhan Swaharrek, Y-Cookeko zuzendariak, onurak azaldu ditu: “Nekazariekin zuzenean lan egiteak produktuaren kalitatea bermatzeaz gain, nekazariak nekazaritzaren zientzia-metodoetara hurbiltzen laguntzen du. Modu horretan, etorkizuneko belaunaldientzat nekazaritza-ingurune iraunkorra sortzen da”. Nekazarien jarduteko prozedura estandarrak monitoreetan aztertzen dira eta aldizka laguntzen zaienez, produktuaren kalitatea bermatua dago. Emaitza pestizida-hondakin zerorekin goi-kalitateko produktua da.

Gainera, eragiketa-arauak zehazten dira produktuen uzta eta garraiorako. Baserriko produktua bildu eta hurrengo 20 orduetan prozesatzen da, freskotasuna, egitura, zaporea, kolorea eta nutrizioa mantentzeko. 

Etorkizun distiratsua.

Y-Cookentzat nekazarien hornitzaile bihurtu zenetik, Krishna Muthyk berarentzat, baita bere familiarentzat ere, etorkizun distiratuagoa espero du. Halaber, Y-Cooken etorkizuna, itxuraz, itxaropentsua da: konpainiak 2021. urtean 5.500 nekazarirekin baino gehiagorekin lanean aritzea espero du, produktu osasuntsuen eta jateko prest daudenen eskeak gora egiten jarraitzen baitu.

« Atzera