Nazioarteko Oikocreditek Hegoaldeko herrialdeetan dauden bulegoen bidez inbertsioak kudeatzeaz arduratzen den egoitza zentral bat du Holandan; bertan, aurkeztutako ekimenak aztertu eta ikuskatzen dira, maileguak ematen dira eta proiektuen jarraipena egiten da.
Beraz, Oikocredit Euskadi bezalako laguntza erakundeetan ez ditugu maileguak kudeatzen, gure egitekoa da kooperazio eredu hau zabaltzea.
Bestalde, sentsibilizazio sozialaren bidez mikrofinantzen eredua, banka etikoa eta inbertsio arduratsua ezagutarazteko laguntza ematen dugu. Era berean, gure bazkide guztiek parte har dezaten modu paregabean aritzen gara.