Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Nola gaude antolatuta?

Oikocredit posible egiten duten pertsonei esker existitzen da: boluntarioak, langile sareak, bazkideak, elkarte kideak; guzti-guzti horiek dira Oikocreditek mundu mailako kooperatiba gisa duen arrakastaren giltzarri.

Okocreditek egitura deszentralizatua du eta Amersfoot-eko, Herbehereetako, gure Nazioarteko bulegoa, zein munduko beste toki asko biltzen ditu, hala nola, batik bat boluntarioek osatzen dituzten Ipar herrialdeetako 30 laguntza erakundeak eta Hegoaldeko herrialdeetako ordezkaritzak.

Nazioarteko Oikocredit Gidari-Kontseilua osatzen duten 11 pertsonek zuzentzen dute, pertsona horiek Batzordeak aukeratzen ditu eta boluntarioki eta ordainsaririk jaso gabe egiten dute lan. Oikocrediten egitura profesionala zuzendaritza-talde batek lideratzen du eta talde hori zuzendari-exekutibo batek eta departamentuko 5 zuzendarik osatzen dute, genero parekotasuna beti bermatzen dugu. Informazio gehiago.

Oikocredit Euskadi  boluntarioz baino ez dago osatuta, bai Zuzendaritza-batzordea zein talde teknikoa. Zuzendaritza-batzordea modu arduratsuan inbertitzen duten eta erakundearen parte direnen erabakiak, bete eta gauzatzearen arduradun da, bazkideen batzar orokorrean hartzen diren erabakiak dira horiek hain zuzen ere.