Ekonomia gizartea eraldatzeko tresna boteretsua da, pertsonen zerbitzura jarri beharreko zerbait beraz.
Garapenerako hezkuntza
Oikocreditek, egiten duen inbertsio arduratsuari esker, eragin sozial oso garrantzitsua sortzen du Helgoaldeko herrialdeetako milaka pertsonengan.
Baina, eragina handitu ahal izateko ezinbestekoa da aldaketarekin bat egin dezaketen ahalik eta pertsona gehien biltzea, eta horretarako sentsibilizazioa eta garapenerako hezkuntza tresna gakoak dira. Hementxe duzu finantza etikoei buruzko zenbait baliabide eta materialen bilduma zure ingurua aldatu dezazun eta elkartasunaren hazia nahiago duzun tokian landatu dezazun. Oikocrediten finantza alternatiboei, mikrofinantzei eta garapenerako finantzei buruzko kurtsoak, hitzaldiak eta heziketa ekintzak ere baditugu. Eskuragarri ditugun hezkuntza baliabideak ezagutu nahi badituzu jar zaitez gurekin harremanetan!