Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Euskadi laguntza elkartea

Oikocredit Euskadi Nazioarteko Oikocredit Elkarteak munduko 13 herrialdetan dituen 30 laguntza erakundeetako bat da.

Helburu batekin sortutako erakundea gara, izan ere, Euskadi eta Ipar eremuan arduraz egindako inbertsioa sustatu nahi dugu, modu horretan, finantza etikoaren bidez garapen bidean dauden herrialdeetan aukera berriak sortzen ditugu. Gainera, sozialki arduratsua den inbertsioari eta banka etikoa zein mikrofinantzak hedatzeari buruzko sentsibilizazio-ekintzak ere egiten ditugu.

Beraien aurrezkiekin errealitatea eraldatzeko aukera ematen diegu pertsona zein erakundeei, mundu mailako justizia sustatu ahal izateko.