Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Medir el impacto

Gizartean jasangarria den inpaktua egiaztatzeak eta ziurtatzeak bakarrik bermatzen du helburu zuzena lortzeko segurtasuna.

Gure eskualdeetako eta nazioetako bulegoetako langileek ondo ezagutzen dute beren eskualdea. Bai Oikocreditek bai aditu independenteek elkartutako erakundeei laguntzen diete, sozialki arduratsua den gobernu korporatiboaren eta eraginaren analisiaren gaietan.

Oikocreditek mikrofinantzen inpaktu soziala indartzeko lan egiten duten hainbat ekimenetan ere parte hartzen du:

Gizarte-estandarrak

  • Oikocreditek Mikrofinantzetako Inbertitzaileentzako Estandar Sozialak (PRI)  sinatu zituen, Nazio Batuekin batera garatuak izan zirenak. Horrela, azken bezeroen bidezko tratua finkatzen da.
  • Bezeroa babesteko SmartKanpainak garatutako jarraibideen helburua gehiegizko zorpetzea eta interes-tasa bidegabeak bezalako kexak saihestea da. Oikocrediteko bazkideak estandar horien mende daude. Oikocredit jarduneko batzordeko kide da.
  • Halaber, Oikocreditek Fairtrade Bidezko Merkataritzaren Gutuna sinatu du 250 erakunde gehiagorekin. Horrek bidezko merkataritzaren oinarrizko balioak ezartzen ditu, eta garapen jasangarriaren helburuak lortzeko ikuspegi komuna definitzen du.

Lankidetzak

  • Grameen Fundazioarekin garatutako Pobreziatik ateratzeko Aurrerapen Indizearen datuek informazio objektibo eta gardena ematen dute denbora luzeagoan, kreditu-bezeroen bizi-baldintzak hobetzen ari ote diren jakiteko.
  • Erakunde independente gisa, Ceriseerakundeak mikrofinantzetako erakundeen gizarte-jarduna neurtzen du. Zerise Gizarte Jardunaren Kalifikazioa mundu osoan onartua da eta Oikocrediteko bazkide askok erabiltzen dute.
  • 50 fintech inbertitzaile eta berritzaile baino gehiagorekin, Oikocreditek finantza digitaletarako jarraibideespezifikoak garatu ditu.

Gizarte-eraginaren kudeaketa hobetzen

  • Oikocreditek eserleku bat du Gizarte Jarduneko Lantaldean. 800 aktore ezberdin baino gehiago daude bertan ordezkatuta: mikrofinantza erakundeak, inbertsiogileak, kalifikazio agentziak, agintari arautzaileak, zientzialariak eta beste finantzazio agentzia batzuk.
  • Oikocrediteko bazkideak MFTransparencyrekin lan egitera bultzatzen dira, beren produktuen interes-tasei buruzko informazioa han ere zabaltzean.
  • Oikocreditek Imp-Acterakunde britainiarrari laguntzen dio mikrofinantzak eraginkorragoak izan daitezen, inpaktu sozialaren kudeaketaren bidez.