Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Gure berri eman

Zuk ere Oikocrediten egitekoa, inbertsio arduratsuaren garrantzia eta banka etikoaren bidez Hegoaldean aukerak sor daitezkeela ezagutarazten eta hedatzen lagundu ahal diguzu.

Gero eta jende gehiagok haien aurrezkiei zentzua ematen dien finantza alternatiboak daudela jakin dezan zure laguntza ezinbesteakoa zaigu. Interesa izan dezaketen pertsona eta erakundeekin informazio eta sentsibilizazio ekitaldiak antolatu ditzakezu, kontzientzia soziala pizteko bide bat da eta. Gu geu joango gara gure inbertsio arduratsaren eredua eta garapenerako mikrokredituei buruzko azalpenak ematera. Zure inguruan, familian, lanean, lagunartean, banka etikoarekin eta garapenerako finantzekin interesatuta dauden pertsonak izango dituzu ziur asko.

Jar zaitez gurekin harremanetan (tel.  610 803 240 edo euskadi@oikocredit.org) eta ezagutarazteko beharrezkoa zaizun material eta laguntza emango dizugu.

Ez ahaztu, sare sozialetan ere jarri gaitzazu!

Sare sozialen bidez Oikocreditek mundu osoan egiten duena ezagutaraztera lagundu iezaiguzu.

 F1ySdm9WYAIbjHo-1024x1024 174857 images