2003. urtean Fiare proiektuak aurrezteko baliabide berriak eta inbertsio etikoa martxan jartzeko bidea bilatzeko lehen pausoak eman zituen. Orduantxe, Okocreditekin harremanetan jarri eta Euskadin laguntza erakunde bat ezartzea erabaki zuten, jada Katalunian sortu zenari jarraiki.
2004. urteko martxoaren 3an publikoki aurkeztu zen eta ordutik etengabe ari da Oikocrediti laguntzen eta Hegoaldeko komunitate txiroenetako garapenean inbertizeko aukera eman nahian.