Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Legezko Oharra

LEGE-OHARRA

Lege-ohar honekin (aurrerantzean “Lege-oharra”) Oikocredit kooperatibak Espainian duen http://www.oikocredit.es Interneteko atariaren (aurrerantzean “Webgune”) zerbitzua arautzen da.
Webgune horren jabea Oikocredit Katalunia Elkartea da (aurrerantzean “Oikocredit Katalunia”), G62302476 IFZ duena eta egoitza soziala Bartzelonako Bisbe Laguarda 4 kalean (08001, Bartzelona) duena. Oikocredit Katalunia irabazi asmorik gabeko elkartea da, 2000ko urtarrilaren 31n sortua Kataluniako Gobernuz Kanpoko zenbait Erakunderen ekimenez, eta Kataluniako Generalitateko elkarteen erregistroan inskribatuta dago 23452 zenbakiarekin.
“Oikocredit” marka da Oikocredit, Ecumenical Development Cooperative Society U.A. (“Oikocredit Nazioartekoa”) kooperatibaren marka erregistratua. Kooperatiba hori Holandan sortu zen 1975ean. Oikocredit Nazioartekoa Gooi en Eemland-eko (Amersfoort, Herbehereak) Merkataritza Ganberan erregistratuta dago 31020744 erregistro-zenbakiarekin. Oikocredit Kataluniak Oikocredit marka erabiltzen du Oikocredit Nazioartekoaren baimenarekin.

Legedia

Orokorki, Oikocredit Kataluniaren eta hartako zerbitzu telematikoko (webgunean eskaintzen direnak) erabiltzaileen harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren baitakoak dira.
Aldeek uko egiten diote espresuki bakoitzari egokitu ahal zaion foruari eta Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien baitan jartzen dira erabilpen-baldintza hauen interpretazio edo erabileran sor daitekeen edozein gorabehera ebazteko.

Edukia eta erabilera

Erabiltzaileak informazioa jaso du eta onartzen du webgune honetan sartzeak ez dakarrela, inolaz ere, Oikocredit Kataluniarekin harreman komertzial bat hastea. Webgunearen titularra ez da identifikatzen bertan bere kolaboratzaileek emandako iritziekin. Oikocredit Kataluniak eskubidea du, aurretiko abisurik gabe, bere webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko. Horrela, bertan agertzen edo ematen diren eduki eta zerbitzuak aldatu, ezabatu edo gaineratu ditzake. Halaber, horiek zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua ere alda dezake.

Jabetza intelektual eta industriala

Oikocredit Katalunia da bere webguneko edukiaren, hartako diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualerako eskubideen titularra eta, horrenbestez, debekaturik dago webgune horietako edukien kopia, hedapena, komunikazio publikoa, eraldaketa edo bestelako eragiketa bat egitea, ezta iturriak aipatuta ere, baldin eta Oikocredit Kataluniaren idatzizko baimena aurkezten ez bada. Oikocredit Kataluniako webgunean barneratzen diren izen komertzial, marka edo edozein motako ikurrak bere jabeen jabetzakoak dira eta legez babestuta daude.

Estekak

Oikocredit Kataluniako webgunean agertzen diren esteken helburua informazioa hedatzea da soilik eta, inolaz ere ez dira, horien gaineko iradokizun, gonbidapen edo gomendio gisa hartu behar.

Cookieak

http://www.oikocredit.es guneak ez du cookierik erabiltzen. Horrela, informazio-fitxategi fisiko horiek erabiltzailearen terminalean gordetzen dira eta erabiltzaileak atarian nabigatu ahal izateko balio dute. Edozein modutan, erabiltzaileak aukera du nabigatzailea artxibo horiek instalatzea eragozteko moduan konfiguratzeko.

Adin txikikoak

Gure zerbitzu bakar bat ere ez da espezifikoki adin txikikoentzat.

PRIBATUTASUNA

Datu pertsonalen babesa

Fitxategi eta inprimakien erregistroa

Webgunean erregistratzeko inprimakiak betetzean, Oikocredit Kataluniak eskaintzen dituen informazio-zerbitzu jakin batzuetarako sarbidea gaitzen da.
Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoarekin bat etorriz, jakinarazten dizugu inprimaki hori betetzearen ondorioz eskuratzen ditugun datu pertsonalak Oikocredit Kataluniaren titulartasuna duen fitxategi batera igorriko direla, 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritako segurtasun-neurriak txertaturik dituena.

Helburua

Fitxategi horren helburua erabiltzailearekin harremana mantentzea eta kudeaketa zilegitzea da, informazio-lanak burutu ahal izateaz gain.

Helarazitako datuen zuzentasun eta egiazkotasuna

Erabiltzailea da barneratzen diren datuen egiazkotasun eta zuzentasunaren arduradun bakarra. Horrenbestez, Oikocredit Katalunia horren inguruko edozein erantzukizunetik salbuetsita geratzen da. Kasu guztietan, erabiltzaileek helarazitako datu pertsonalen zuzentasun, indarraldi eta egiazkotasuna bermatzen dute eta horien erantzule dira, eta eguneratuta mantentzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak erregistroa egiteko edo izena emateko inprimakian informazio oso eta zuzena ematea onartzen du. Oikocredit Katalunia ez da berak sortu ez duen edota beste iturri batzuek adierazitako informazioaren egiazkotasunaren erantzule. Horrenbestez, ez du inolako erantzukizunik informazio hori erabiltzeagatik sor daitezkeen balizko kalteen gainean. Oikocredit Kataluniak eskubidea du bere webgunean barneratzen den informazioa eguneratu, aldatu edo ezabatzeko. Are, eskubidea du informazioa mugatu edo ukatzeko. Oikocredit Katalunia libre geratzen da Oikocredit Kataluniak emandako informazioan egon daitezkeen errore, akats edo gabezien ondorioz erabiltzaileak izan ditzakeen kalte edo galeren erantzukizunetik, betiere, informazio hori Oikocredit Kataluniaz aparteko iturrietatik iritsi bada.

Datuak hirugarren bati lagatzea

Oikocredit Kataluniak ez dizkio erabiltzaileen datuak hirugarren bati lagako.

Datuetan sartu nahiz horiek zuzendu, ezeztatu eta aurkaratzeko eskubidea

Zuen jakinarazpenak posta arrunta erabiliz igorri eta sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaratzeko eskubideak erabiltzeko helbide hau baliatu: Oikocredit Katalunia, Erref. DBLO, Bisbe Laguarda kalea 4, 08001 Bartzelona. Eskubide horiek erabiltzeko eta Datuen Babeserako Agentziaren urtarrilaren 19ko 1/1998 Instrukzioa betez, ezinbestekoa da zure izaera Oikocredit Kataluniaren aurrean egiaztatzea. Horretarako, Nortasun Agiri Nazionalaren edo, zuzenbidez, balio bera duen beste edozein agiriren fotokopia igortzea.

Segurtasun-neurriak

Oikocredit Kataluniak Datu Pertsonalen Babeserako legez eskatzen den segurtasun-maila erabili du. Era berean, Oikocredit Kataluniari helarazitako Datu Pertsonalak galdu, gaizki erabili, aldatu, baimenik gabe erabili edo lapurtzea ekiditeko bere eskura dauden baliabide eta neurri tekniko guztiak ezartzen saiatuko da. Oikocredit Kataluniak ez du erantzukizunik izango sistema elektriko honen funtzionamendu operatiboarekin lotutako interferentzia, omisio, etete, informatika-birus, telefono-matxura edo deskonexioen gainean, Oikocredit Kataluniarekin zerikusirik ez duten arrazoien ondorio badira; era berean, ez du erantzukizunik izango sistema elektroniko honen erabileran izandako atzerapen edo blokeatzeen gainean, telefono-lineatan akatsak edo gainkargak izateagatik edo Datuak Prozesatzeko Zentroan, Interneteko Sisteman edo beste sistema elektroniko batzuetan gainkargak izateagatik gertatu badira; azkenik, ez du erantzukizunik izango, Oikocredit Kataluniaren kontroletik at, hirugarren pertsonak legez kanpo sartzearen ondorioz sor daitezkeen kalteen gainean. Hala ere, erabiltzaileak gogoan izan behar du Interneten segurtasun-neurriak ez dira gaindiezinak.

Oniritzia eta baimena

Erabiltzaileak datu pertsonalen babeserako baldintzen gainean informazio jaso izana aitortzen du eta datu horiek Oikocredit Kataluniak modu automatizatuan erabil ditzala onartu eta baimentzen du, Datu Pertsonalen Babeserako Politika honetan adierazitako modu eta helburuak betez. Atarian ematen diren zerbitzu jakin batzuetan baldintza partikularrak egon daitezke, Datu Pertsonalen babesari dagokionez xedapen espezifikoekin.