Oikocredit Euskadi erakunde demokratiko bat da eta bazkide-inbestitzaile guztiek dute erakundearen gobernuan iritzia eta botoa emateko aukera.
Egin zaitez Bazkide
Nazioarteko Oikocrediten*, gutxienez, 200 euro inbertitzen dituzten pertsonak izan daitezke bazkide. Bazkide izateko, inbertitzeko prozesuan adierazi beharra baino ez dago. Doan egin zaitezke bazkide, eta ez dago urteko kuotarik.
Bazkide zarenean, zure iritzia helarazi ahal izango diguzu batzarretan, bai eta Oikocrediten jarduerari eta gure eremuan egiten ditugun jarduerei buruzko informazio zuzena jaso ere.
Laguntza-elkarteak ere Nazioarteko Oikocrediten bazkide dira, eta, horrela, bazkide guztiak ordezkatzen dituzte Nazioarteko Oikocrediten parte hartzeko espazioetan eta batzarretan.
*Oharra: Nazioarteko Oikocredit arduratzen da Nazioarteko Oikocrediten inbertsioa zuzenean komertzializatzeaz (informazio gehiago hemen: www.oikocredit.es). Oikocredit Euskadi elkarteak ez du Nazioarteko Oikocrediten inbertsioa kanalizatzen, eta ez ditu finantza-aholkularitzako jarduerak egite