Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

2018ari buruz hausnartzen eta aurrera begira

2018ari buruz hausnartzen eta aurrera begira

thos-1(srgb).jpg29 urtarrila | 2019

Oikocrediteko zuzendari kudeatzailea den Thos Gieskes-ek 2018ari buruz hausnartu eta kooperatibari datorkionaren berri eman du

2018an 50 urte bete ziren Oikocredit eratzeko ideia sortu zenetik. Elizen Munduko Kontseiluaren 1968ko bileran izan zen. Atzera begira jarrita, oso harro gaude Oikocreditek azken hamarkadetan lortutakoaz.

Azkeneko urteetan gure inguruan mundua oso azkar aldatzen ari dela ikusi ahal izan dugu, eta kanpoko joerek egiten ari garen lanari eragiten diote. Gure eragin soziala oraindik ere handia izan arren, gure finantza-emaitzak presiopean egon dira, urteko txosten berrietan adierazten den moduan. Horren arrazoi nagusia interes-tasa baxuen testuinguru globala da, urte askoan zehar iraun duena, bai eta eragin sozialeko inbertsioen industrian konkurrentzia handitu izana ere.

Gure http://www.oikocredit.es/eu/estrategia arazo horiei aurre egiten laguntzen digu, eta gure finantza-emaitzak hobetzeko neurriak hartzen hasi gara. Hala, gure esfortzua sektore eta merkatu gakoetara bideratzen dugu eta, gainera, gure erakundeko kostuak eta konplexutasuna murriztu ditugu. Bestalde, anbizio handiko helmugak ezarri ditugu gure bazkideekin hazten jarraitzeko eta eragin soziala handitzeko gure lanaren xede diren pertsonengan.

2018a aldaketaz josita egon zen arren, hazkunde apala izan genuen gure garapen-zorroan, gure helburuekin bat etorriz. Gure inbertitzaile eta kideen funtsek fluxu ona eta jarraitua izan zutela ere ikusi ahal izan genuen, bereziki Oikocrediti babesa ematen dieten elkarteen lanari esker. Iaz eguneratutako gure estrategia inplementatzen ere aurrerapen garrantzitsuak egin ditugu, eta dagoeneko ikus ditzakegu sortzen ari diren onurak.

Aurrez planifikatu eta jakinarazi zen moduan, gaur egun txertatzen ari garen aldaketen eragina aurten igarriko da. Horren ondorioz, 2018rako gure finantza-emaitzek presiopean jarraitzen dute, eta 2019an horiek hobetzea espero dugu. Urtero bezala, gure finantza-emaitzak auditoria-prozesuan daude, eta laster partekatu ahal izango ditugu gure urteko txostenaren bitartez.

Antolatzeko era aldatzea ez da erraza izaten, baina egokitzea eta bilakaera izatea garrantzitsua da erakunde gisa indartsu mantentzeko. Eragin soziala sortzeko gure pasioak jarraitzen du izaten aldaketa horien bihotza, eta beti bezainbesteko konpromisoa dugu gure lanaren bidez diru-sarrera urriak dituzten komunitateen eta pertsonen bizitza hobetzeko.

Oikocrediten proposamena oso erakunde gutxik berdindu dezakete; izan ere, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du honako hauek konbinatzen: eragin-inbertsioak, inbertitzaile leialez osatutako oinarria, zinez globala den bazkide eta tokiko bulegoen sarea eta langile saiatuak zein boluntarioak. Ziur nago konbinazio paregabe horrekin gai izango garela gure helburu estrategikoak erdiesteko eta inbertsio sozialaren sektorean dugun lidergoa indartzeko datozen urteetan.

« Atzera