Kafea belaunaldika: Kolonbiako nekazarien tinkotasuna eta ingurumena zaintzea
Oikocrediti lotutako erakundeak, Ecolsierra sareak, posible egin du Kolonbiako kafe nekazariek prezio justuak jaso eta ekoizpen kalitate zein kantitatea areagotzea, hamarkadetan zehar indarkeriak eta gatazkek eskualdea astindu duten arren.
Paulino Sanchez Samaniego eta bere emazte Lourdes LópezBalaguera bazkide sortzaileek duela 20 urte egin zuten bat Ecolsierra sarearekin, kafe organikoa sortzen duten ekoizle txikien elkartearekin. Bat egin zutenetik, Paulinok dioenez, “landaketa hobetu eta diru-sarrera hobeak eskuratu ahal izan ditugu. Landaketaren etekinak gure seme-alaben hezkuntzan eta etxaldean inbertitu ditugu.”
Paulino Sanchez Samaniego
Paulino eta Lourdes ElBrazo de Dios finkan bizi dira eta bertako kafe sailean egiten dute lan, VeredaMincan, Santa Martan; hamar seme-alaba dituzte, eta haietako birekin bizi dira. Lourdesek gurasoen etxaldea jaso zuen oinordetzan eta bere zein Paulinoren familia hemen hazi dira, hainbat belaunalditan. Paulinok eta Lourdesek egoerari eutsi zioten eta garai latzetan ere lurrak lantzen jarraitu zuten.
Kolonbiak pairatu duen barne gatazkan gutxienez 220.000 bizitza galdu dira 1958tik. Bost biktimetatik lau baino gehiago zibilak izan dira, eta zibil askok haien lurrak galdu edo uztera behartuak izan ziren.* Hauxe dio Paulinok: “Gerrillak eta paramilitarrek eragindako 20 eta 25 urte arteko indarkeria pairatu izana da gainditu behar dugun erronka nagusia. Etxaldeak bereganatu nahi zituzten; gure auzokide batzuk beldurtuta zeuden eta, azkenean, amore eman zuten. Guk ez, ordea. Azken 15 urteetan, hala ere, egoerak hobera egin du.”
2017an, FARCek (eragin handiena daukan gerrilla taldeak) eta Kolonbiako gobernuak bake akordioa sinatu zuten; indarkeria mota guztiak bukatzea eta su etena onartu zituzten. Gerrilla talde txikiago batekin (ELN) oraindik ere elkarrizketa prozesuan indarrean dago, helburu berdinarekin. Oro har, azken urteetan aurrerapen garrantzitsuak gertatu dira eta gizartea aldatu egin da; hala, eskualdea egonkorragoa da.
Paulinok eta Lourdesek batez ere kafea lantzen dute, eta hiru hektarea eta erdi hartzen dituzte. Loreak ere badituzte, eta oilaskoak hazten dituzte, diru-sarrerak osatzeko. Oilaskoen simaurra eta kafearen azala, halaber, ongarri gisa erabiltzen dituzte kafe eta loreentzat; hala, ingurumena errespetatzen duen laborantza ziklo iraunkorra osatzen dute.
Ecolsierra sarea
Sierra Nevada de Santa Martako Ekoizle Ekologikoen Sarea (Ecolsierra sarea) Kolonbiako Sierra Nevada de Santa Marta mendilerroan kokatutako kafe organikoko ekoizleen elkarte bat da; ekoizleek eskala txikian egiten dute lan. Kafearen eskualdean pobrezia tasa altua da, eta soilik herritarren %30 iritsi da bigarren hezkuntzara.
Oikocredit 2011tik da Ecolsierra sarearen bazkide, kafe uzta babesteko. Elkarte honi esker, Ecolsierra sareak bidezko prezioak ordaintzen dizkie 408 bazkideei. Bidezko ordainketaren bermearekin, kide gehienek kafea elkartearen bitartez saltzen dute, eta horrela elkartearen posizioa indartu egiten da nazioarteko merkatuan prezio ona negoziatu ahal izateko.
Nekazariei laguntza ematea, kafearen prezioaren arriskuak kudeatze aldera
Oikocreditek, horrez gain, bere kafera atxikitako erakunde bazkideei ere laguntza ematen die, Prezioaren Arrisku Kudeaketa programaren bitartez (PRM, ingelesezko sigletan); programa hori lankidetzan aritzen da Garapeneko Banku Interamerikarra (BI), Fair Trade USA, KeurigGreenMountain eta CatholicReliefServices elkarteekin. Ecolsierra sareak hurrengo hezkuntza zikloarekin bat egingo du, hil honetan Perun egingo dena.
Gaitasunak eraikitzeko hiru urteko proiektu hau kafe nekazari txikiei zuzenduta dago, kafeak mundu mailako merkatuan duen prezioaren fluktuazioaren ondorioz diru-sarrera ezegonkorrei aurre egin behar baitiete. Proiektuaren helburua kafe ekoizleen 16 elkarteri beharrezko tresnak eta gaitasunak ematea da, merkatu aldakorrari lotutako arriskuak hobeto kudeatzen jakin dezaten, konpentsatutako estaldura eta balioak kudeatzea barne.
Nekazaritza-abeltzaintzaren eta ingurumenaren iraunkortasuna lotuta daude
Kalitate handiko produktu ekologikoek tokiko zein nazioarteko merkatuetan bidezko prezio lehiakorrak jasotzea bermatzeaz gain, Oikocreditek bereziki estimatzen du elkarteek baliabide naturalak zaindu, berreskuratu eta babestea bermatzen duten nekazaritza eta abeltzaintza jardunekin konpromisoa izatea.
Ecolsierra sarearekin laguntzarekin, Paulinok eta Lourdesek ura garbitzeko gailu bat jarri dute, ziurtagiri organikorako betekizunetako bat horixe baita. Bidezko merkataritzaren primen diru-sarrera osagarriak lagungarriak izan ziren etxea handitzeko eta kafea prozesatzeko makinetan inbertsioak egiteko kapitala lortzeko. Kooperatibak, halaber, hilero bilerak antolatzen ditu ongarri organikoak ekoiztean laguntza teknikoa emateko, ura purifikatu, kafea landatu eta garbitzeko praktikak hobetzeko.
Paulino eta Lourdes
Etorkizunari dagokionez, maite duten lana egiten jarraitu ahal izatea espero dute Paulinok eta Lourdesek: kalitate altuko loreak eta kafea lantzea, eta, aldi berean, etorriko diren belaunaldi ugariri on egingo dien moduan lurra zaintzea.
http://www.centrodememoriahistorica.gov.co/micrositios/informeGeneral/descargas.html
Artxiboa > 2018 > otsaila
- 2018/2/28 18/2/28, 10:42 - “Oikocredit erakunde liderra da”:Ezagutu gure arrisku-zuzendari berria.
- 2018/2/22 18/2/22, 12:33 - Goi bilera Indian: Pertsonak irabazien aurretik jartzea, finantza sektorea eraldatuz
- 2018/2/19 18/2/19, 12:29 - Kafea belaunaldika: Kolonbiako nekazarien tinkotasuna eta ingurumena zaintzea
- 2018/2/8 18/2/8, 12:27 - Tokiko presentzia da gure indargunea