Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Tokiko presentzia da gure indargunea

Tokiko presentzia da gure indargunea

Maria photo.jpg08 otsaila | 2018

Maria Koramoak OikocreditekAccran (Ghanako hiriburuan) duen bulegoa zuzentzen du, eta Oikocrediteko zuzendariordea da Mendebaldeko Afrikan. Finantzetan aditu gisa, Maríak ekonomia, soziologia eta hezkuntza ikasi ditu Birminghamen eta Cape Coasten. Mikrofinantzetan eta enpresa txiki eta ertainen garapenean espezializatuta dago. Skype bidez egindako deian Maríak bere lanari buruzko zenbait ideia kontatu zizkigun.

Ghanan herrialdeko bulegoak egin duen lanari buruz hitz egin ahal diguzu?

Maria Koramoa: Gure eguneroko lanean balizko aliantza berriak aztertzen ditugu; gurekin lan egiten duten elkarteekin harreman estua daukagu eta gaitasunak sortzeko beharrizanak gertutik ulertzea garatzeko egiten dugu lan. Gaur egun 16 elkarte bazkide ditugu Ghanan, eta 12 milioi euroko kartera.

Norekin kolaboratzen duzue, eta nola iristen zarete gazteengana?

Maria Koramoa: Mikrofinantza, nekazaritza eta energia berriztagarrien sektoreetan aritzen diren elkarteekin egiten dugu lan. Nekazaritzari dagokionez, batez ere kakao ekoizleekin aritzen gara. Gurekin lan egiten duten bi erakunde mikrofinantzariok (EM) ere parte hartze aktiboa daukate kakaoa ekoizteko sektorean. Gazteen arreta zeharka lortzen dugu, gure gizarte elkarteen bitartez. Adibidez, bi erakunde mikrofinantzarioek batez ere nekazariei zuzendutako programa bereziak dituzte, baina gazteei ere gaikuntza eskaintzen die, kakao nekazaritzaren bitartez bizitza ateratzeko baliabideak lor ditzaten. Izan ere, kakaoa erosten duen eragile handiak,FEDCOk, gazteei zuzendutako programa berezi bat dauka.

Zein sektoretan antzeman dituzu etorkizunerako perspektiba onak?

Maria Koramoa: Kakaoa sektorerik garrantzitsuena da hemen, Ghanan. Gauzak horrela, aurrerantzean fruta prozesatzen eta anakardoak ekoizten denbora gehiago ematea aurreikusten dugu. Nekazaritzaren sektorea aurrerantzean ere Ghanan sektore garrantzitsua izango dela iruditzen zait. Jendeak, beste ezer baino gehiago, prestakuntza, kapitala eta merkatuetara iristeko sarbideak behar ditu. Ekoizleek, banaka eta bakarrik, ez daukate negoziatzeko botererik. Horregatik kooperatibak berariaz laguntzen ditugu.

Zein dira gaur egungo zailtasun eta erronka nagusiak?

Maria Koramoa: Gizarte inbertitzaileen arteko eta interes tasen inguruko lehia gogorra. Inguruabar egokiak eskaini behar ditugu, gure elkarte bazkideek ahal bezain interesik baxuenak kobra diezazkieten bezeroei. Aldi berean, gure lanaren eta berrikuspenaren kalitateari eutsi nahi diogu. Oikocreditenindargunea, hain zuzen ere, gizarte elkarteekin duen lotura estua da, tokiko presentziaren, bulegoen eta tokiko ezagutzaren bitartez.

Hiru desio izango bazenitu, zein izango lirateke?

Maria Koramoa: Honako hauek izango lirateke nire hiru desioak: Gazteei laguntzeko programak martxan jartzea, lan arloko ikuspegiak sortzea eta negozio propioak ezarri eta herritar arduratsu bihurtzeko gaitzea.

« Atzera