Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Genero orekaren bila

Genero orekaren bila

Ylse-Irene.jpg10 urria | 2014

Gran Thorton International Business Report-ek argitaratu berri duen ikerketa baten arabera, mundu mailan goragoko lanpostuetan dauden emakumeen zenbatekoa ez da hazi eta % 24 da. Oikocrediten urte askotan zehar lanpostuen banaketa parekoa izan da, generoari dagokionez, eta kudeaketa taldeak genero oreka osoa lortu zuen 2013an. Lorpen hori dela eta, gure kudeaketa taldeko bi kiderekin izan dugu elkarrizketa, Irene van Oostwaard finantza zuzendariarekin eta Ylse van der Schoot, inbertsio-erlazio zuzendariarekin.

Ylse - Irene. Oikocredit.

Zure lidergo rolak zer suposatzen dizu Oikocrediten? Kudeaketa taldeko kide zarenez gero, zer gustatzen zaizu gehien?

Irene: “Finantza zuzendari gisa, finantza sailaz arduratzen naiz, hau da, barne eta kanpo txostenak egiten ditut, finantza emaitzak kontrolatzen ditut eta aurrezki eta ordainketez arduratzen naiz beste gauza batzuen artean. Kudeaketa kide izateaz gehien gustatzen zaidana zera da: hazten ari den gure erakundearen etorkizunerako estrategian parte hartzea eta Oikocrediten tamainari esker praktikoa izateko aukera daukat”.

 

Ylse: “Inbertsio-erlazio zuzendari gisa, Oikocrediten inbertsio etorreraz arduratzen naiz, baita inbertsore zein kideekiko harremanaz eta baita marketing globalaz eta komunikazioetaz ere. Egun dudan lanpostuaren dinamika gustatzen zait, kudeaketa taldeko beste kideekin batera, estrategia definitzeaz arduratzen naiz eta lidergo kontuetaz arduratzen nahi, gainera, mundu mailako talde paregabe batekin eta boluntario eta inbertsore zoragarriekin lan egiteko aukera ere badut”.

 

Oikocrediteko kudeaketa taldeak genero oreka lortu du. Zer esan nahi du horrek zuekin lan egin izan duten beste gizarte eta finantza erakunderekin alderatuz gero?

Irene: “Lehenago ere genero oreka handia zuen beste kontabilitate enpresa batekin egin izan dut lan, munduko lau handienetako batekin hain zuzen ere. Orduan, jakin badakit, ez dela erraz lortzen den zerbait, nahiz eta erakunde osoak horren alde lan egin. Horregatik, talde honen kide izateaz harro nago, eta batez ere, gizonezkoek kontrolatzen duten finantza munduan gaudelako”.

 

Ylse: “Oikocreditek lan ona egiten du kudeaketan eta batzordean, aurreko nagusiekin alderatuta. Kudeaketa taldeko lehen emakumea izan nintzen 2009an, beraz, Oikocreditek oso denbora laburrean genero orekaren alde neurriak hartu dituela esan beharra daukat”.

 

Zuen arloari dagokionez, emakumeek erronkei aurre egiten diete?

Irene: “Nire ustez horretarako oztopoak daude finantzekin erlazionatuta dauden lanpostuetan oraindik ere. Emakumeek askotan lehentasun ezberdinak dituzte, lanean eta bizitza pertsonalean, eta finantzen munduan, maiz ezin da hori ulertu”.

 

Ylse: “Nazioarte mailan lanean hasi nintzenean, gerra eremuetan, konturatu nintzen benetan zorionekoa nintzela, guztioi aukera berberak eskaintzen dizkigun herrialde batean jaio baitnintzen. Sektore batzuk gizonek dominatzen dituzte oraindik ere, batez ere kudeaketa mailan, eta hori pena bat iruditzen zait, izan ere, emakumeek ikuspuntu ezberdin eta baliagarri asko eskaini ahal dizkiote kudeaketari”.

 

Zer aholku emango zenioke zure arloan lan egin nahi duen emakume gazteago bati?

Irene: “Ez izan lotsatia, zure anbizioak aditzera eman. Zu zeu izan, zure bidea aurkitu eta gauzak zure erara egin. Azken batean, hori da genero oreka lortzean irabaziko dugun abantaila bakarra”.

 

Ylse: “Guztiz ados nago, zure burua garatu eta zurekiko leiala izan. Zuk zeuk, pertsona gisa, oreka lortzen baduzu, orduan eta arrakastatsuagoa izango zara. Zure ametsak bete, arauetatik at ibiltzeko prest egon, zure indarguneak ezagutu eta horiei balioa zerk gehitzen dien ikusi!”

« Atzera