Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Madrilgo Biokultura Azokan izango gara

Oikocredit Madrilgo Biokultura Azokan izango gara

BANNER_1080x1080_nuE-Biocultura-Madrid.jpg22 urria | 2024

Azaroaren 21etik 24ra Biocultura Madriden izango gara estand propio batekin, Finantza Etikoak eta Oikocreditzen lana bisitariei ezagutarazteko. Eta doako sarrerak ere izango ditugu! Kontsulta gaitzazu!

Azokan zehar, Oikocredit-ek finantzatutako proiektuei buruz hitz egin ahal izango dugu, kooperatibaren azken berrikuntzei buruz, edozein zalantza aurrez aurre argitu ahal izango dugu eta Bidezko Merkataritzako produkturen bat ere probatu ahal izango dugu. Madrilgo IFEMA azokan aurkituko gaituzu "Estilo de vida" gaiaren inguruan.

Estanda estaltzeko boluntarioak ere behar ditugu. Ez da beharrezkoa aldez aurretik Oikocredit-i buruzko ezagutza asko izatea, aurretiko mini-prestakuntza bat egingo dizugu eta. Azokaren egunetan ordu batzuk libre badituzu, idatz iezaguzu e-mail bat helbide honetara: contacto@oikocredit.org zure erabilgarritasunarekin eta zurekin harremanetan jarriko gara.

Eta Azokarako doako sarrerak nahi badituzu, bete formulario hau eta egun batzuk lehenago bidaliko dizkizugu e-mailez.

Azokan zehar ere bi jarduera burutuko ditugu: finantza etikoei eta banka etikoari buruzko sarrera hitzaldia (eta ekonomiaren deskarbonizazioarekin duen harremana) eta Bidezko Merkataritzako txokolate dastaketa.

Ah! Eta gure standean itxarongo dizugu. Bertan, Bidezko Merkataritzako produktuen bi saskiren zozketan parte hartu ahal izango duzu, gure azken jardueraren berri izango duzu, eta Afrikan finantzatzen ditugun eraginkortasun handiko eguzki-biomasako sukaldeen proiektu bat ezagutuko duzu.

Biokulturako Ekomensajeroak duela gutxi Oikocredit Sevillako Marta Betancor lankideari Biokulturan izan genuen parte-hartzeari buruz egin zioten elkarrizketa ere zurekin partekatzeko aprobetxatzen dugu.

+info azokari buruz: https://www.biocultura.org/madrid/informacion

«Atzera

« Atzera