Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Tratu beroa Kolonbia hegoaldean

Tratu beroa Kolonbia hegoaldean

Pedro Bastidas, azukre fabrika baten jabea eta Contactar EM erakundeko bezeroa.24 urtarrila | 2018

Negozio batekin konpromisoa hartzeari buruz ari garenean, zalantza izpirik gabe Pedro Bastidas azukre kanaberen nekazariaren izena bururatzen zaigu. Bere enpresaren garapenari buruz galdetu ziotenean, honako hau azaldu zuen: “2005ean nire etxearen ordez azukre fabrika bat hartu nuen”.

Pedro azukrea prozesatzeko La Avispa fabrikaren jabea da, Sandon hiri kolonbiarretik hegoaldera. Fabrikako langile gisa hasi zen han lanean. Gogor lan eginez, tinkotasunez eta ausardiaz, etengabe gora egin zuen hierarkian eta 2005ean fabrikako jabe bihurtu zen.
Orduan bazekien negozioa handitu nahi zuela, baina garai hartan zaila zen edozein motatako hazkundea lortzea. Ez zuen horretarako dirurik ezta baliabiderik. Harik eta norbaitek Contactar erakunde mikrofinantzarioari buruz hitz egin zion arte (EM).

Pedro Bastidas, azukre fabrika baten jabea eta Contactar EM erakundeko bezeroa.


Maileguak baino gehiago

CorporaciónNariñoEmpresa y Futuro (Contactar) erakundea 2010. urtetik da Oikocrediten bazkidea. Kolonbia hegoaldeko Pasto hirian du egoitza, eta negozioak garatu nahi dituzten mikroenpresen jabeei epe laburreko maileguak eskaintzen dizkie. Enpresa horietako gehienak hegoaldeko landa eremuetan egiten dute lan, Nariño, Huila, Putumayo eta Tolima eskualdeetan.

Contactar erakundearen “elkartasun eta erantzukizun moralaren” balio aitortuek esan nahi dute bezeroek aurrera egiteko daukaten borondate eta konpromisoari garrantzia handia ematen dietela, eta enfasi hori bezeroentzako gutxieneko berme betekizunetan ere islatzen da. EM hau enpresa maileguak ematea baino urrunago joaten da, eta bezeroei ongizatea hobetzen ere laguntzen die. Adibidez, Contactar entitateak kideei hainbat gomendio eskaintzen dizkie, esaterako, segurtasun eta osasunari dagokienez edota etxebizitza hobetzen laguntze aldera; bidenabar, kirol egun erregularrak antolatzen ditu, ohitura eta bizitza estilo osasungarrien parte gisa hezkuntza fisikoa eta nutrizio osasungarria sustatzeko.  Contactar erakundean alderdi horiek guztiak pertsonen bizi kalitatea hobetzeko bide gisa irudikatzen dira.


Fabrika eguneratzea

Pedrok 2007an egin zuen bat Contactar erakundearekin, eta milioi bat peso kolonbiarreko (280 €) lehenengo mailegua lortu zuen; sorgailu elektriko bat erosteko erabili zuen, ezinbestekoa baita fabrikaren ekoizpen prozesuan. Ondorengo maileguekin fabrika eraldatu eta modernizatu du; horri esker, ekoizpena handitu eta diru-sarrera gehiago lortu ditu. Prozesamendu fabrika oraindik ere hazten ari da, eta orain Pedrok 45 langile ditu.

Maileguei esker, halaber, azukre saila ere hobetu ahal izan du. Duela gutxi, lau milioi pesoko mailegua azukre kanabera lantzeko erabili zuen. Azukre kanaberako hektarea bat prozesatzen du astean, eta diru-sarrerak osatzeko beste nekazari batzuek prestatutako azukrea prozesatzen du. Azken produktua panela da, azukre kontzentratuko bola gogor bat; kolonbiarrek edariak egiteko eta elikagaiak prestatzeko erabiltzen dute.

Azukre pasta mugitzen, “panela” egiteko

Contactarrekin bat egin zuenetik, Pedrok ez du atzera begiratu. Esaten duen moduan: “Fabrikaren ardura hartu nuenean, langile guztiek 12 orduko txanda hasi behar zuten goizeko ordu batean. Contactarreko maileguei esker, makineria berriago eta eraginkorragoa ordaindu ahal izan dut. Orain, fabrikako langile gehienak 05:00etan edo 06:00etan hasten dira lanean.”

Pedroren historia Contactar entitatearen laguntza finantzario eta teknikoaren adibideetako bat baino ez da, entitateak dimentsio txikiko enpresaburuen bizitzetan hobekuntza erreal eta iraunkorra eskaintzen baitu. Oikocreditentzat, Contactar entitatearen bazkide bihurtzea ezin hobeto lerrokatzen da enpresa iraunkor txikiak maila ekonomikoan, sozialean eta ingurumenari dagokionez laguntzeko helburu propioekin.

« Atzera