Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

“Emakumeen bankua”: mikrofinantzen bitartez Kenyako emakumeak ahalduntzea

“Emakumeen bankua”: mikrofinantzen bitartez Kenyako emakumeak ahalduntzea

KWFT-KE-02.jpg28 azaroa | 2017

“Afrikan, emakumeak ahalduntzea da garrantzitsuena. Emakume bat ahalduntzen duzunean, herrialde osoa ahalduntzen zaudela dirudi. KWFTk hezkuntzarekin, ezagutzarekin eta diruarekin ahalduntzen nau”.

Grace Njoroge enpresaburua, emaztea eta hiru seme-alabaren ama da. Nairobiko ipar-mendebaldean dagoen Thika hirian bizi da. Kenyako beste emakume askok bezala negozioa zaintzeko eta hazteko egiten du lan familia zaintzen duen bitartean. Etxeko hornidura negozioa ez zenez hain errentagarria izan, ezagunagoa zen beste negozio bat hautatu zuen: ehunak. Hala ere, ez zeukan negozio berria ezartzeko eta aurrera egingo zuela bermatzeko kapital nahikorik, ezta beharrezko eskarmenturik ere.

Kenya Women Microfinance Bank (KWFT)

Gracek 1996. urtean egin zuen bat Kenya Women Microfinance Bank erakundearekin (lehen Kenya Women Finance Trust edo KWFT zena). KWFT 1981. urtean emakume talde txiki batek sortu zuen mikrofinantzen erakunde bat da, eta maileguak eta aurrezki-produktuak eskaintzen dizkiete Kenyako 500,000 emakume baino gehiagori.

KWFTk emakumeei kapitala errazago eskuratzea eskaintzen die ahalduntzeko, eta horregatik erabaki zuen Oikocreditek haien bazkide egitea 2010. urtean. Mikrofinantzek emakumeei erabakiak hartzeko eta beren kasa aritzeko gaitasun gehiago ematen dizkiete. Gainera, pobrezia murrizteari, finantza-iraunkortasunari, ongizate handiari eta emakumeen gizarte- zein politika-ahalduntzeari lotuta dago.

Graceren istorioa.

Finantzaketaz gain, Oikocreditek bazkideei laguntza ematen die gizartean aritzea eta gaitasunak sortzea hobetzeko. KWFT bazkideek, halaber, gaitze eta aholkularitza eskaintzen dizkiete bezeroei.

“KWFTrekin bat egin nuenean gehien gustatu zitzaiguna prestakuntza izan zen. Negozioen gaineko prestakuntza eman ziguten, dirua nola kudeatu erakutsi, bai eta zein arrisku ekidin behar ditugun mailegu bat eskatzerakoan, esaterako”.

Bat egin bezain laster, Gracek aurrezteko talde txiki bat osatu zuen, eta berak eta beste emakume batzuek taldeko mailegu bat jaso zuten. Taldeak gaitzeko saio bat egin zuen KWFTn, mailegua ordaindu zuen eta erakutsi zuen finantza-administrazioko prozesu arduratsuak zituela. Horren ostean, emakumeek banakako maileguak jaso zituzten negozioak handitu eta familiei lagundu ahal izateko.

KWFTren babesari esker, Gracek 1998. urtean ireki zuen ehun-konpainia garatu eta hedatu ahal izan zuen:

“Ehunak lantzen hasi nintzenean bakar-bakarrik nengoen. Ezin nituen lehengaiak ordaindu. Alabaina, gaur egun bost langile ditut eta nire produktuak jartzeko apal nahiko eta erakusleiho on bat. Nire negozioa pixkanaka-pixkana garatzen ari naiz, eta are gehiago haztea espero dut.

Grace, zer gertatu zen aurrezteko taldeko gainerako emakumeekin? Frogatu zuten KWFTren maileguak modu askotan erabil zitezkeela: emakume batek basetxea handitzeko berotegiak eta ur-tankea jartzeko erabili zuen mailegua, eta beste batek, berriz, alabaren hezkuntza finantzatzeko Form 2tik aurrera egin zezan (Bigarren Hezkuntzako bigarren urtea), eta unibertsitatera joan zedin.

Hazkundea eta ekintzailetza

Denborak aurrera egin ahala, Gracek frogatu du arduratsua dela negozioaren jabe gisa, eta hasieran zuen banakako mailegua handitu ahal izan duela KWFTrekin bat egin zuenean izandako Kenyako 30,000 txelinetik (270 euro inguru) 3 milioi txelinera (27,000 euro).

Grace ekintzailea da, eta hori loratu egin da: duela gutxi KWFTren agentzia bat ireki zuen, ehunen negozioaz gain. KWFTko bezeroek aukera dute dirua sartu edo ateratzeko haren instalazioak erabiliz, urrunago dagoen beste sukurtsal batera joan beharrik gabe. Duela gutxi KWFTren akzioak erosi zituen, eta orain diru-sarrera gehigarriak sortzen ditu KWFTren zati txiki batekin.

 “Gracek KWFTren agentzia bat ireki zuen duela gutxi, ehunen negozioaz gain. KWFTko bezeroek aukera dute dirua sartu edo ateratzeko haren instalazioak erabiliz, urrunago dagoen beste sukurtsal batera joan beharrik gabe.

Senarrak eraikuntzan lan egiten du eta bi seme-alaba nagusiak unibertsitatean daude (biek dituzte aurrezki-kontuak KWFTn). Seme gaztea Lehen Hezkuntzako ikastetxe batean dago. Gracek xede garrantzitsuak ditu negozioaren etorkizunerako:

 “Nire etorkizuneko ametsa da janzteko arropak ekoizteko fabrika bat edukitzea. KWFTrentzako uniformeak egingo nituzke edota Kenyako itsas armadarentzat, edo behar dituen edonorentzat”.

« Atzera