Batzar Nagusiak Ikuskaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ditu eta dibidendua onetsi du
Ekainaren 11-tik 16-ra, Nazioarteko Oikocredit kooperatibako 120 kide eta langile baino gehiago astebetez elkartu ziren Accra-n (Ghana).
Aste honetan zehar, Oikocredit Euskadiko eta Oikocredit Madril taldeko bi pertsona arduratu ziren Oikocredit Katalunia eta Oikocredit Sevilla elkarteak ordezkatzeaz, bai eta kooperatibaren kide zuzenak diren eta egoitza Espainian duten beste entitate batzuk ere.
Ekainaren 15ean kooperatibaren urteko batzar nagusia egin zen, eta Ruth Waweru kenyarra izan zen batzarburua, Ikuskaritza Kontseiluko kide ere badena.
Batzarrak Kanadako Joseph L. Patterson hautatu zuen Ikuskaritza Kontseiluko kide berri gisa, eta Annette C. Austin (Australia) eta Åsa Silfverberg (Suedia) hautatu zituzten bigarren aldirako.
Kideek, halaber, duela gutxi eratutako Kideen Kontseiluan postu bat betetzeko bozkatu zuten. Kontseilu hori iazko urteko batzar nagusiaren ostean sortu zuen. Suitzako Ueli Burckhalter hautatu zuten Kontseiluko zazpigarren kide gisa.
Kideek eskerrak eman zizkieten Ikuskaritza Kontseilutik irten ziren Richard Librock kanadarrari eta Ayaan Adams estatubatuarrari, ekarpen oso baliagarriak egin baitzizkieten, bai Ikuskaritza Kontseiluari, bai Oikocrediten egitekoari.
Urteko batzar nagusian, halaber, 2016. urtean % 2ko dibidendua ordaintzeko Kontseilu Betearazleak egindako proposamena onetsi zen.