Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ditu eta dibidendua onetsi du

Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluko kide berriak hautatu ditu eta dibidendua onetsi du

15 ekaina | 2016

Nazioarteko Oikocredit kooperatibako 100 kide eta langile baino gehiago astebetez elkartu ziren Noordwijkerhout-en, Herbehereetan. Topaketak urteko Batzar Nagusiaren bilerarekin amaitu zuen ekainaren 9an.

Urteko Batzar Nagusiak Artezkaritza Kontseiluko bi kide berri hautatu zituen: Vicent De Waele belgikarra eta Eduardo Jiménez filipinarra. Artezkaritza Kontseiluak Jacinta Hamman de Vivero andrea, perutarra, hautatu zuen berriz ere bigarren aldiz presidente izateko, eta Karsten Löffler jauna, alemaniarra, presidenteorde izateko.

Batzarrean, Artezkaritza Kontseilua utzi berri zuten bi kideei kontseiluan eta Oikocrediten misioan egindako lana eskertu zieten, Martina Straub suitzarrari eta Karen Nazaryan armeniarrari.

Asamblea General Anual de Oikocredit 2015

Kideek mozioak onetsi zituzten, besteak beste, kide berriak dituen kontseilua sortuz haien hitzak kooperatiban indar handiagoa izan dezan.

Urteko Batzar Nagusiak Administrazio Kontseiluaren proposamena ere onetsi zuen, 2015. urterako % 2ko dibidendua ordaintzearena, hain zuzen ere. Onetsitako beste aldaketen tartean, Artezkaritza Kontseiluaren baitan auditoreen batzordea eratzea onartu zen.

Bileretarako aste horretan, Oikocrediten egin den negozio-ideien lehenengo txapelketaren sariak ere banatu ziren, eta sormenaren, ikaskuntzaren eta ekintzailetzaren inguruko hitzaldi interesgarria eman zen.
Urteko Batzar Nagusian landu ziren gaiak zehatzago ezagutu nahi badituzu, jarri harremanetan dagokizun laguntza elkartearekin, informazioa emango baitizu.

« Atzera