Steilas sindikatuarekin batera sortutako “Hezkuntza finantzario kritikoa eta etikoa gizartea eraldatzeko” Unitate Didaktikoaren aurkezpena
Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sarea (Finantzaz Haratago), zeinetan Oikocreditek parte hartzen duen, "Finantza Hezkuntza kritikoa eta etikoa" unitate didaktikoa aurkeztu du, Steilas sindikatuarekin batera egindako lanaren emaitza den gizartea eraldatzeko.
Unitate Didaktikoa 10 eta 18 urte bitarteko ikasleei zuzenduta dago. Bertan egungo sistema ekonomikoaren (bereziki finantza-sistemaren) ikuspegi kritikoa lantzen dugu, eta bizitza erdigunean jartzen duten beste antolaketa-modu batzuk aurkezten ditugu. Argitalpenak proposatutako dinamiken bitartez, denbora-bankuak, trukea, moneta soziala edo banku armatuaren eta etxegabetzeen arazoak lantzeko aukera izango dute ikasleek, besteak beste.
Argitalpena kontsultatzeko hemen sar zaitezke.