Black Friday-aren aurrean, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza
Oikocredit publizitate-kanpaina batean parte hartzen ari da Bilboko metroan eta BilboBuseko autobusen markesinetan, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hiriak programaren barruan.
Hilaren 26an Black Friday ospatuko da, kontsumo masibo eta kontrolik gaberako erreferentzia bihurtu dena.
Horregatik, Bidezko Merkataritzaren aldeko Hirien Programan parte hartzen duten Bilboko bidezko merkataritzako erakundeek (Kidenda, Oxfam Intermon, Vicente Ferrrer Fundazioa, Adeco eta Proclade Yanapay) eta Bilboko Udalak publizitate-kanpaina bat diseinatu dute herritarrak gure gizartea positiboki eraldatuko duen kontsumorantz bultzatzeko, ingurumen-inpaktu txikia baina gizarte-inpaktu handia izango duena. Horregatik, bidezko merkataritzaren alde egiten dugu, giza eskubideak, lan-eskubideak, emakumearen parte-hartzea eta ingurumen babestua bultzatuko dituena. Non aurki ditzakezu produktuak? Bidezko Merkataritzako Estatuko Koordinakundean, gure sarean, kontatzen dizuete nola dastatu ahal izango dituzuen zuen etxeetan.