Winter meeting 2020 eta 2021
Winter meeting 2020 eta 2021
Winter Meeting Oikocredit Internacionalen eta Laguntza Elkarteen urteko lan-bilera bat da, inbertsioa erakartzeko sarea indartzeko. Winter meeting 2020 ekitaldia Bilbon egitekoa zen, koronabirusak alarma egoera ezarri zuen asteburuan. Gure talde teknikoak eta boluntarioek ahalegin handia egin zuten antolakuntzan, baina ezinezkoa izan zen eta berrasmatzera behartu gintuen.
Topaketa birtual bat egin genuen martxoaren 13an (ostirala) eta 14an (larunbata). Bertan, Europako eta Ipar Amerikako bulegoetako langileek eta boluntarioek aktiboki parte hartu zuten, eta erakundearen egoerari eta 2019ko emaitzei buruzko informazioa jaso genuen. Guztira 80 pertsona baino gehiago egon ginen konektatuta, eztabaida aberats bat sortuz, Hegoaldeko bazkide diren erakundeentzat eta Oikocreditentzat berarentzat hain funtsezkoa den une honetan indartzeko balio izan ziguna.
Datorren urtean arantzatxoa aterako dugu eta, oraingoan bai, Winter Meeting 2021 Bilbon izango da.
Artxiboa > 2020 > ekaina
- al., 2020.eko ekaren 29a 10:02 - Winter meeting 2020 eta 2021
- or., 2020.eko ekaren 05a 08:29 - 2019ko dibidendu-proposamen berrikusia
- or., 2020.eko ekaren 05a 08:23 - Abian da Nazioarteko Oikocreditera zuen inbertsioa eramateko prozesua
- og., 2020.eko ekaren 04a 18:36 - Oikocredit Elkartearen 2020ko Batzar Nagusirako deialdia