Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

2018: erronka askoz eta indar berriez betetako urtea

« Atzera

2018: erronka askoz eta indar berriez betetako urtea

whatsapp.jpglarunbata 02 otsaila 2019 21:51

Azkeneko urtean Oikocredit sortzearen ideia lantzen hastearen 50 urteak ospatu genituen. Azken hamarkadetan lortutakoaz harro gaude eta nahi handiko helburuak ezarri ditugu babesten ditugun erakundeekin hazten jarraitzeko eta zerbitzatzen dugun pertsonengan gizarte-eragina gehitzeko. Gure helburu eta nahi handiei buruz gehiago irakur dezakezue estrategia eguneratuan.

Azkeneko urteetan gure inguruan mundua oso azkar aldatzen ari dela hautemateko aukera izan dugu. Horrez gain, kanpoko joera batzuek eragina dute egiten ari garen lanean. Gure gizarte-eraginak sendoa izaten jarraitzen duen bitartean, gure finantza-emaitzak presiopean daude. Hala komentatu dugu gure urteko txosten berrienetan. Arrazoia, nagusiki, interes-tasa baxuen testuingurua da. Duela urte batzuk hala dirau. Horri batu behar zaio eragin-inbertsioaren munduan goranzko lehia.

Gure estrategia eguneratua kontuan hartuta, erronkei aurre egin diezaiekegu eta gure finantza-emaitzak hobetzeko neurriak hartzen hasi gara. Ildo horri eutsiz, gure ahaleginak oinarrizko sektore eta merkatuetan ipini ditugu eta, aldi berean, gure erakundearen konplexutasuna eta kostuak murriztuaren bidetik gabiltza.

Planifikatutakoari jarraiki, partekatu ondoren, ezartzen ari garen aldaketen ondoreak aurten ikusiko dira. Horregatik, 2018ko finantza-emaitzek presiopean diraute, baina 2019. urteaz gero hobetzea espero dugu. Zuzendaritzak 2018ko dibidendua proposatuko du, ikuskatu diren 2018ko finantza-emaitzak martxoan eskura daudenean. Dibidenduari buruzko azken erabakia, beti bezala, Oikocrediteko erakunde bazkideek ekaineko batzar nagusian hartuko dute.

Bien bitartean, gogor lanean ari gara Oikocreditek modurik eraginkorrenean bere zereginari leialtasunez eusten diola ziurtatzeko. Aldaketa positiboa sortzeko konpromisoa gaur egun oso indartsua da, hain zuzen, Oikocredit sortu zenean hartutakoaren antzekoa.

« Atzera