Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Euskadiko Finantza Etikoen Taldeko kide da Oikocredit

« Atzera

Euskadiko Finantza Etikoen Taldeko kide da Oikocredit

osteguna 21 uztailak 2016 11:00

Oikocredit Euskadik benetan sinesten du taldean banaka baino urrutiago iristen dela. Horregatik, Euskadiko Finantza Etikoen taldearekin sare sendo eta konfiantzazko bat sortzen dihardu.

Guztiok dugun helburua, finantza etikoen talde bateratu eta trinkoa sortzea da. Horrela, elkarren laguntza izango dugu ibilbidea batera egiteko: jarduera eta sentsibilizazio kanpainetan, hezkuntza- edo komunikazio-materialak partekatzen... finantza etikoek egungo gizarte-ekonomia sisteman eskaintzen dituzten irtenbideak eta gizartea eraldatzeko duten gaitasun ikaragarria, gizarte-elkartasun, gizarte-justizia, oreka eta ongizate baloreetara zuzenduz elkarrekin ezagutzera emateko.

Finantza Etikoen Taldeak ekonomia bitartekari bat izatea aldarrikatzen du, eta ez helburu bat. Bitartekari hori norbanakoen eta komunitatearen garapenaren zerbitzura egongo zen, eta jendearen eta gizarte-inguruaren bizi-kalitatea hobetzen lagunduko lukeen tresna izango litzateke.

Hauek dira bidaideak: Fiare Elkartea, Setem Hego Haizea, Elkarcredit eta Economistas Sin Fronteras.

« Atzera