Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Euskadirentzat 2014. urtea garrantzitsua izan da

« Atzera

Oikocredit Euskadirentzat 2014. urtea garrantzitsua izan da

asteartea 03 otsailak 2015 10:41

2014. urtea berezia izan da Oikocredit Euskadirentzat. Alde batetik, gure hamargarren urteurrena biziki ospatu dugu eta urtean zehar gure alboan izan ditugun pertsona guztien maitasuna bildu ahal izan dugu; bestetik, aurten, aurreko urtetan baino modu indartsuagoan hazi gara, eta Oikocrediten inbertitzen dugun 205 pertsona gara jada, guztira 2.250.000 € inbertitu ditugu hegoaldeko komunitate txiroak garatzeko proiektuetan.

Ekimenez betea egon da urtea, Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarean eta merkatu sozialean aktiboki parte hartu dugu, jardunaldi eta kanpaina askotan. Hori guztia boluntario taldeari esker lortu dugu; aurten, intentsitate handiz handitu den eta lan egin duen taldeari esker.

« Atzera