2019ko dibidendu-proposamen berrikusia
2020ko ekainean, Oikocredit International erakundeak urteko batzarrean 2019ko ekitaldiari dagozkion dibidenduak onartuko ditu.
Martxoaren 19an, Zuzendaritza Kontseiluak batzarrerako proposamena %1ekoa izango zela onartu zuen, 2019. urteko emaitza ekonomikoak hobeak izan direlako, 2018koarekin alderatuta.
Hala ere, COVID-19a eragindako pandemiaren ondorioak kontutan hartuta, Zuzendaritza Kontseiluak, Kontseilu Ikuskatzailearen onarpenarekin, proposamena %0ra aldatzea erabaki du. Komunikatu honetan arrazoiak azaltzen dira.
Oikocreditek bere jarraipena bermatu nahi du, Latinoamerikan, Asian eta Afrikan diru-sarrera txikiak dituzten pertsonei eta komunitateei laguntzea posible izan dadin. Aldi berean, Oikocrediten konfiantza duten pertsona eta erakunde guztiek inbertitutako dirua babesten da.
Zuhurtziak eragindako erabakia da. Momentuz, ez dago argi pandemiak Oikocrediten izan ditzakeen ondorioak, baina likidezia-egoerak sendoa izaten jarraitzen du. Eta, Espainiako Bankuak, besteak beste,finantza-erakundeei helarazi dizkien gomendioak jarraitzen ditu.
Dibidenduak ez banatzeak erreserbetara 11 milioi euro gehitzea ahalbidetzen du, eta horrek etor daitezkeen zailtasunei aurre egiteko gaitasun handiagoa ematen dio Oikocredit-i.