Errioxa eta Euskadiko azoketan egon ginen
Denbora-aldi honetan Ekonomia Sozial eta Solidarioaren Errioxako eta Euskadiko azoketan parte hartu dugu.
Lehenengoz egon ginen Errioxako Ekonomia Sozial eta Solidarioaren azokan. Irailaren 14an izan zen, Logroñoko Plaza de Abastosen. Azokatik pasa zirenei Oikocredit ezagutzera emateaz gain, Errioxako merkatu soziala osatzen duten hainbat erakunderekin hitz egiteko aukera izan genuen.
#fESSta, Euskadiko Ekonomia Sozial eta Solidarioak izen hori baitu orain, Bilboko Zabalguneko Merkatuan izan zen azaroaren 8an eta 9an. Informaziorako stand bat eduki genuen eta era berean Finantzaz Haratago proiektuaren standean ere parte hartu genuen.