Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Gurekin lan egin

Lan-eskaintzak

Oikocreditek mundua toki hobe bat izan dadin egiten du lan eta horretatako zure laguntza behar dugu.
Gurekin lan egin nahi baduzu tokian tokiko edota eskualdeetako lanpostuak kontsulta itzazu, nazioartean ditugun aukerak ere begiratu ditzakezu eta gurekin bat egin!

Laguntza erakundeetako lan-eskaintzak
Gaur egun Espainiako erakundeetan ez dago lanposturik libre.

Nazioartek Oikocrediteko lan-eskaintzak
Gure Amersfoort-eko (Holandako) Nazioarteko Bulegoan sor daitezkeen lanpostuetan lan egiteko hautagaitza aurkeztu nahi izanez gero, eskaera hau bete eta bidali behar diguzu. Hurrengo 6 hilabeetan zure profilarekin bat egiten duen lan-eskaintzaren bat badugu, zurekin harremanetan jarriko gara. 6 hilabete horietan ez bagara zurekin harremanetan jarri, zure eskaera konfidentzialtasun osoz tratatu eta zure datuak sistematik ezabatuko ditugu.

Tokian tokiko bulegoetako eta bulego nazionaletako lan-eskaintzak
Gure bulegoetan lan egiteko zure hautagaitza aurkeztu nahi baduzu, bulegoarekin zuzenean harremanetan jar zaitez, mesedez. Esteka honen bidez gure bulegoen kokapena ikusi ahal izango duzu

Boluntariotza

Oikocredit borondatezko lana egiten duten pertsona askoren parte-hartzeari esker existitzen da. Astirik baldin baduzu, begiratua egin gure boluntariotza atalari.