Oikocreditek V. Euskadiko Gizarte Merkatuaren Ferian parte hartuko du
asteartea 14 azaroak 2017 11:00
Euskadiko Oikocrediten egiazko hautabide eraldatzaile bezala finantza etikoak aditzera ematea garrantzitsua da. Horregatik, aurreko urteetan egindakoaren antzera, informazio standa izango dugu Euskadiko Gizarte Merkatuaren Ferian. Aurten azaroaren 18an, hurrengo larunbatean, egingo da Errenterian (Gipuzkoa) Merkatuzar eraikinaren instalazioetan.
Era berean, Elkarcreditek, Fiare elkarteak, SETEM Hego Haizeak, COOP57k eta Mugarik gabeko Ekonomialariak osatutako Finantza Etikoen eta Parabankarioen Sareko kideak diren neurrian, sareak berak egin ondoren, “ikuspegi etiko eta parabankariotik finantza heziketa berriz pentsatuz” azterlana aurkezteko lantegia gauzatuko da. Bertan, finantzetan nola hezten ari den landuko da, prozesu horretan bankuen zereginarekin batera. Horrez gain, gizartearen eraldaketa sustatzeko finantzak elementu hezitzailea izan daitezen aukerak emango dira.
Azterlanari buruzko informazio gehiago hurrengo helbidean:
http://www.setem.org/setem_ftp/euskadi/finantzazharatago_cast.pdf