Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Walk & Coffee

« Atzera

Walk & Coffee

osteguna 29 otsailak 2024 18:43

Kafea maite duzu? Ezagutzen duzu haren istorioa? Badakizu zure inbertsioarekin bidezko merkataritzako kafea bezalako produktuak lagundu ditzakezula? Bilbon zehar bisita gidatu batean parte hartzera gonbidatzen zaitugu, non kafeaz eta bidezko merkataritzako kafea kontsumitzearen garrantziaz gehiago ikasiko duzun. Gainera, jarduera doakoa da.

Secret Bilbaoren eskutik, munduko bigarren edari kontsumituenarekin lotura izan zezaketela ziur asko ezagutzen ez zenituen leku historiko garrantzitsu batzuetan geldituko gara. Jatorriei, ekoizleei, muga-zergei eta kafearen merkataritzari eragiten dioten arazo guztiei buruzko datuak ezagutuko ditugu.

Amaitzeko, kafe dastaketa bat egingo dugu Kidendaren eskutik. Bidezko merkataritzako kafea da, eta Oikocreditek diruz laguntzen dituen kooperatibetatik dator. Bere zaporea, usaina, kafe motak eta bere garrantzia ezagutuko dituzu.

Martxoaren 16an beste bisita bat egingo dugu. Abiatzeko lekua sekretua da oraindik, baina irteera 10:30ean izango da.

Izena eman forms esteka honen bidez jarduera DOAKOA da:

Martxoaren 16ko erregistroa

« Atzera