Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Banka etikoa zabaltzea eta sustatzea

Laguntza erakundeek paper oso oso garrantzitsua betetzen dute finantza etikoen eta mikrofinantzen bidezko eraldaketa sozialaren eredua zabaltzerako orduan. 

Egiteko hori gizartea sentsibilizatzeko ekintzen bidez betetzen dugu, hala nola, hitzaldiak, ekimenak, bideo forumak… Sarean ere egiten dugu lan, banka etikoa hedatzea helburu duten beste erakunde batzuekin. Ekintza horiei esker, gero eta pertsona gehiagok ezagutzen dute finantza etikoek ordezkatzen dituzten kooperazio eredua eta eraldaketa soziala.

Gure bazkide eta sareak ezagutu edota Oikocrediti eta banka etikoari buruzko sentsibilizazio ekintzetan nola lagundu ezagutu ezazu.