Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Close window
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Bilatu

Zer egiten dugu?

Nazioarteko Oikocreditek Hegoaldeko herrialdeetan dauden bulegoen bidez inbertsioak kudeatzeaz arduratzen den egoitza zentral bat du Holandan; bertan, aurkeztutako ekimenak aztertu eta ikuskatzen dira, maileguak ematen dira eta proiektuen jarraipena egiten da.

Beraz, Oikocredit Euskadi bezalako laguntza erakundeetan ez ditugu maileguak kudeatzen, gure egitekoa da kooperazio eredu hau zabaltzea, kontzientzia soziala duten inbestitzaileen funtsak biltzea, dibidenduen (interesen) ordainketak kudeatzea eta bideratzea eta inbertsioak itzultzea.

Bestalde, sentsibilizazio sozialaren bidez mikrofinantzen eredua, banka etikoa eta inbertsio arduratsua ezagutarazteko laguntza ematen dugu. Era berean, gure bazkide guztiek parte har dezaten modu paregabean aritzen gara.

Gure ekintzei buruzko informazio gehiago