¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Euskadi
Buscar

Mikrofinantzen balioa handituz

Mikrofinantzen balioa handituz

elikanah-spm.jpg26 marzo | 2014

Oikocreditek gizartean inbertitzeko egiten du lan eta horren adibideetako bat dugu eragin sozialaren departamentuan duen aholkularitza-unitatea, unitate horrek Oikocreditek finantzatzen dituen erakundeei eta mikrofinantza komunitateari gizarte politika mantentzeko beharrezko aholkuak ematen dizkie.

Oikocreditek eskualde bakoitzean arduradun bat ezarri du gizartean nahi duen eragina lortzen dela bermatzeko. Arduradunek eskualde bakoitzean jarraipenak egin eta finantzatutako edo jada existitzen diren erakundeei laguntza ematen die bai eguneroko egitekoekin zein epe luzeko proiektuekin. Elikanah Ng'ang'a gizartean arrakasta izatearen arduradunetako bat da eta zerbitzu hori Afrika ekialdeko lau herrialdetan eskaintzen du. Duela gutxi, gizarte-eraginak bere eskualdean duen garrantziari buruz mintzatu gara berarekin.

Kenia, Ruanda, Tanzania eta Ugandako gizarte-eraginaren arduraduna zara. Zer lan egiten duzu?

"Gure ustez, Afrika ekialdeko gizarte-eraginak eta aholkularitzak erakundeek egiten dutenari balioa gehitzen diote. Kasu gehienetan guk finantzatzen ditugun erakundeek laguntza gehiago behar izaten dute, bai finantza helburuak lortzeko baita gizartean eragiteko eta batzuetan, inguruarekiko dituzten helburuak lortzeko ere. Adibidez, gizarte-eragina kudeatzeko programa bat daukagu eta erakundeei helburu sozialak lor ditzaten eraginkorrakoak izateko aholkuak ematen dizkiegu. Helburu horietako bat diru-sarrera gutxi dituzten bezeroetara heltzea da; diru-sarrerak handitzeko eta jarduera txarretatik babesteko zerbitzu eta produktuak eskaintzen dizkie eta. Bestelako ekimenak ere badituzte, hala nola, merkatuan toki ona izatea eta produktuaren garapena, batez ere merkatu berrietan arriskatzera ausartzen diren edo bezeroen beharrak asetzeko produktu berriak nahi dituzten erakundeentzat".

Nola kudeatzen duzu aholkularitza zure eskualdean?

"Afrika ekialdean erakundeen kudeaketan eta horiek duten gizarte-eraginean aholkua emateko bi ikuspuntu dituen estrategia bat garatu dugu. Leheneik eta behin, trebakuntza ematen du eta erakunde kopuru zehatz bat du kontuan. Urtero, herrialde bakoitzeko eskualdeetako arduradunak programaren laguntza behar duten erakundeak aukeratzen dituzte, etengabe aholkularitzari esker egiten den feedbackari esker. Bigarrenik, erakundeek euren beharrak adierazten dituzte eta hori gertatzen denean Oikocredit erakundeekin biltzen da, beharrak ulertzeko eta aurre egiteko biderik egokiena zein den eztabaidatzeko".

Normalean, zer motatako erakundeekin egiten duzue lan Afrika ekialdean?

Batez ere mikrofinantza erakundeen herena diren erakundeekin egiten dugu lan, hau da, oraindik txikiak diren eta umotu behar diren erakundeak. Aurrezki gutxi ditugu eta mailegu kooperatiba eta nekazaritza erakunde batzuekin egiten dugu lan. Datozen urteetan erakunde horietako finantziazioa handitu nahi dugu. Finantzatzen ditugun erakunde asko sortu berriak direnez eta trebakuntza gaitasun handia dutenez, gure helburuetako bat beraien finantza helburuak eta helburu sozialak lor ditzaten laguntzea da. Gure ikuspuntuaren arabera, hazten ari diren erakunde berriek aholkularitza gehiago behar dute, hots, gure ustez, maileguak emateaz gain horiekin batera zenbait ekimenetan laguntzea garrantzitsua ere bada".

Zuen aholkularitzak Oikocreditek finantzatzen dituen erakundeetako batean duen eraginaren eredu bat jarriko zeniguke?


"Keniako Molyn Credit mikrofinantza erakundea horren adibide on bat da. Keniako mikrofinantza erakunde gehienek bezala, lehia handiari aurre egin behar zion eta gainera, maileguen kopurua handitu nahi zuen diru-sarrera gutxiko nekazariak kontuan hartu ahal izateko eta guzti hori, helburu sozialak lortzeko ahaleginak eginez. Oikocreditek landa-eremuetan zegoen Molyn Crediten lekualdatzean parte hartu zuen eta baita Kenia mendebaldeko operazio-zentroaren garapenean ere. Oikocreditek nekazari eta langileei trebakuntza eman die eta produktua garatzen eta operazio-zentroan zerga-ordaintzaileak biltzen lagundu zuen. Horri esker, diru-sarrera gutxiko 800 nekazarik maileguak eskatu ahal izan dituzte Molyn Crediten bidez. Nekazarien esneak prezio egokia du orain eta Molyn Crediten mailegu kopurua % 20 handitu da".

« Atrás