Oikocredit erakundeak emaitza positiboak eta bazkide diren erakundeen gogobetetzea iragarri ditu
Martxoaren 19an, Amersfoort, Herbehereak – Oikocredit, eragin sozialeko inbertitzailea eta munduko kooperatiba, Bartzelonan, Bilbon eta Sevillan ordezkaritza-bulegoak dituena, gaur argitaratu ditu 2019ko urteko emaitzak. Kooperatibak aurrerapenak egin ditu bere enpresa-eredua arrazionalizatzeari dagokionez, inbertsiogileen konfiantzari eutsi dio eta finantzatzen dituen erakundeekiko 'feedback' positiboa lortu du.
Emaitza nabarmenak
- Finkatutako emaitza garbia: €14,3 milioi (2018: €1,3 milioi)
- Kontsolidatutako aktiboak, guztira: €1.310,4 milioi (2018: €1.292,9 milioi)
- Garapenaren finantzaketa-zorroa: €1.064,6 milioi (2018: €1.046,6 milioi)
- Egungo 75 bazkide eta potentzial, gaitasunen garapenaren onuradun direnak, 0,7 milioiko balioan (2018: €0,9 milioi).
- Inbertsiorako funts erabilgarri guztiak: €1.271,2 milioi (2018: €1.228,2 milioi)
- 59 000 pertsona eta erakunde inbertitzaile (2018:57 000)
- Proposatutako% 1eko dibidendua(2018an bezala)
- Egungo 75 bazkide eta bazkide potentzialak, gaitasunen garapenaren onuradun direnak0,7 milioiko balioan (2018: €0,9 milioi).
Finantza-jarduera hobea
Oikocrediten finantza-jarduna indartu egin da 2019an, 14,3 milioiko diru-sarrera garbiarekin (gehikuntza 2018an egon zen 1,3 milioi eurokoarekin alderatuta). Kostu operatiboen murrizketak, mailegu berrien gaineko marjina hobeak eta hiru kapital-inbertsioen salmentak emaitza hobetzen lagundu zuten. Kontsolidatutako aktiboak, guztira, 1.310,4 milioi eurora igo ziren (1.292,9 milioi eurotik). Oikocrediteko Kontseilu Exekutiboak, Gainbegiratze Kontseiluaren babesarekin, 2020ko ekainean egingo den urteko batzar orokorrean kooperatibako kideei 2019ari dagokion %1eko dibidendua deklaratzea proposatuko du.
Etengabeko hazkundea garapenaren finantzaketan
Oikocreditek diru-sarrera txikiko pertsonen bizi-kalitatea hobetzea du helburu, batez ere finantza-inklusioan (mikrofinantzak barne), nekazaritzan eta energia berriztagarrian lan egiten duten elkartutako erakundeak finantzatuz. 2019. urtearen amaieran, erakundeak garapenaren finantzaketa-zorroa 1.064,6 milioira handitu zuen (2018an 1.046,6 milioi euro iza zirenean), eta 674 erakunde bazkiderekin egiten zuen lan 65 herrialdetan.
Finantza-inklusioko segmentuko bazkideentzako finantzaketa 826,3 milioira igo zen (796,2 milioi euro 2018an). Nekazaritza 172,3 milioi euro (aurreko 168,8 milioi eurotik). Eta energia berriztagarria 52,1 milioi eurora igo zen (48,4 milioitik), erkidegoentzat zuzeneko gizarte-onurak dituzten eskala txikiagoko proiektuak nabarmenduz. Beste sektore batzuetarako finantzaketa 17,2 milioi eurora murriztu zen (32,2 milioi eurotik), Oikocrediten estrategia eguneratuarekin bat etorriz; estrategia hori finantza-inklusioan, nekazaritzan eta energia berriztagarrian oinarritzen da. Zorro osoa honako hauek osatzen dute: maileguak (garapenaren finantzaketaren% 86,0, 2018ko % 84,5arekin alderatuta) eta kapital-inbertsioak (azken horiek pixka bat jaitsi ziren, % 14,0ra alegia; 2018an emaitza % 15,5ekoa izan zen).
Zorroaren kalitateak ona izaten jarraitu zuen oro har, baina nekazaritzan arriskuan zegoen zorroak (PAR 90: 90 egunetik gorako ordainketa mugaeguneratuak dituen kreditu-zorroaren ehunekoa) altu iraun zuen.Oikocreditek arrisku hori kudeatzeko nekazaritzako hainbat azpisektoretan finantzaketaren hazkundea murriztu zuen arren, oraindik ere nekazaritza-bazkideei laguntzen jarraitzen da, nekazari txikientzat eta diru-sarrera txikiko landa-eremuetako biztanleentzat onura nabarmenak dituelako.
Erakunde bazkideek gizarte-ikuspegia balioesten dute
Gizarte-jardueraren kudeaketa funtsezkoa da Oikocrediten garapena finantzatzeko eredurako, baita erakunde bazkideen aurretiazko ebaluazio azkarra eta ingurumenaren, gizartearen eta gobernagarritasunaren monitorizazioa ere. Oikocredit elkarteko bazkidearen gogobetetzeari buruzko bosgarren inkestak ezarri zuen bazkide diren erakundeek kooperatibaren ikuspegi soziala, bezeroari emandako zerbitzua, langileen esperientzia eta epe luzerako konpromisoa baloratzen dituztela.
Oikocreditek gaitasunen garapena eskaintzen dubazkide diren erakundeei erresilientzia eta inpaktu soziala sortzen laguntzeko. 2019an erakundeak 0,7 milioi euro gastatu zituen (2018: 0,9 milioi euro) 24 herrialdetan egungo eta balizko 75 erakunde bazkiderentzako gaitasunak garatzen.
Inbertsiogileen kopuruak gora egin du
Oikocrediten zuzenean edo Oikocrediten laguntza-elkarteen eta Nazioarteko Oikocrediten Akziodun Fundazioaren (Oikocredit International Share Foundation) bidez inbertitzen duten pertsonen eta erakundeen kopurua 2.000 inguru handitu zen 2019an, 59.000ra alegia (2018tik egon den hazkuntza: 1.000). Kooperatibak kideen kapitala% 4,4 handitu zuen, 1.129,8 milioi eurora (2018an 1.082,5 milioi euro), eta kideen eta banku-bazkideen funtsen sarrera garbia mantendu zuen (38,4 milioi euro; jaitsiera 2018an izan ziren 77,9 milioiekin alderatuta). Kideek garapena finantzatzeko behar adina funts izanda Oikocreditek bankuen sarrera murriztu zuen.
Etorkizunari ekiteko sasoi hobean
2019an Oikocreditek 2018-2022 estrategia inplementatzen jarraitu zuen eta berregituraketa amaitu zen. Thos Gieskes-ek, Oikocrediteko zuzendari exekutiboak, honakoa adierazi zuen: "Ikuspegi berrituarekin eta eredu operatibo arinagoarekin, orain hobeto kokatuta gaude gure erakunde bazkide, kide eta inbertitzaileei erresilientzia eta konfiantza handiagoarekin zerbitzua eskaintzeko. Oso pozik gaude 2.000 bazkide inbertitzaile berri jaso ditugulako eta oraintsu egin dugun inkestak erakuste duelako zein neurritan baloratzen dituzten bazkide diren erakundeekgure zerbitzuak.
2020an gure lan egiteko modua hobetzen jarraituko dugu, eta euren funtsak ematen dizkigutenei nahiz euren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen diegun diru-sarrera txikiko pertsonei laguntzen jarraitzea itxaroten dugu ".
Informazio gehiago Oikocrediten 2019ko Urteko Txosteneaneskura daiteke; txosetn hori 2020ko apirilaren hasieran argitaratuko da.
Egungo egoera monitorizatzea
Oikocreditek 2020an lanean jarraitu ahala, koronabirus berriaren egoera gertutik monitorizatu eta egunero Oikocrediten merkataritza-jardueretan izan ditzakeen ondorioak ebaluatzen ditu. Kooperatibak operatibo jarraitzen du eta lan egiten duen herrialdeetan agintariek emandako osasun publikoko jarraibideetara atxikitzen da, bere langileen osasuna eta segurtasuna lehentasun nagusi gisa mantenduz.Gertakari operatibo nagusiei aurre egiteko kontingentzia planak daude, halakorik gertatuz gero. Halaber, Oikocreditek egoera monitorizatzen jarraitzen du bazkide diren erakundeekin eta, ahal denean, babestu eta lagundu egiten ditu. Kideek eta inbertitzaileek aldizkako eguneratzeak jasoko dituzte Oikocrediten webguneen bidez (www.oikocredit.coop eta www.oikocredit.es).
Thos Gieskesek, Oikocrediteko zuzendari exekutiboak, honakoa esan du: "Oikocrediten 45 urteko historian gertatu den bezala, gure ikuspegia eta gure bazkideei eskaintzen diegun babesa epe luzekoak dira, eta eragin soziala eta finantza iraunkortasuna dira, oraindik ere, gure lehentasuna. Gorabidean diren merkatuetan dugun ibilbide luzearekin eta tokian tokiko gure presentziarekin, ziur gaude gure lanarekin jarraitu ahal izango dugula ziurgabetasun garai hauetan ".
Oikocrediti buruz
Oikocreditek, eragin sozialeko eta munduko kooperatibako inbertitzaileak, 40 urte baino gehiagoko esperientzia du finantza-inklusioan, nekazaritzan eta energia berriztagarrian erakunde aktiboak finantzatzen. Oikocredit erakundearen maileguen, kapital-inbertsioen eta gaitasunen garapenaren helburua Afrikan, Asian eta Latinoamerikan diru-sarrera txikiko pertsonei euren bizitzeko era estandarra modu iraunkorrean hobetzeko aukera ematea da. Informazio gehiagorako: www.oikocredit.coop.
Argitaratzaileentzako oharra:
Informazio gehiago nahi izanez gerojarri harremanetan gure herrialdeko komunikazio arduradunarekin, David Díaz de Quijano i Barbero-rekin; telefonoa: +34 665 49 09 78, edo posta elektronikoa: dbarbero@oikocredit.org.
Nazioartean, mesedez, jar zaitezte harremanetan Ulrike Haug-ekin, Oikocredit Internationaleko komunikazio-kudeatzailearekin; telefonoa: +31 6 25 65 53 75, edo posta elektronikoa: uhaug@oikocredit.org.
Archivo > 2020 > abril
- 14/4/2020 14/4/20, 13:22 - Oikocredit erakundeak emaitza positiboak eta bazkide diren erakundeen gogobetetzea iragarri ditu
- 10/4/2020 10/4/20, 11:14 - Gizarte-eragina pandemian: nola laguntzen dien Oikocreditek bere bazkideei hari aurre egiten [blog]
- 7/4/2020 7/4/20, 9:58 - Kontua ez da soilik hazkundea [elkarrizketa]