Goi bilera Indian: Pertsonak irabazien aurretik jartzea, finantza sektorea eraldatuz
Oikocredit eta Maanaveeya, Oikocreditek Indian duen filiala, 2018ko otsailaren 23an Hyderabaden (Indian) egingo den goi bileraren anfitrioiak izango dira, besteak beste, Balioak izango dituen Bankurako Aliantza Globalarekin (GABV) lankidetzan; goi bileran, dagokien gizarte misioari fidel izanik mikrofinantzen erakundeak (ME) finantza banku txiki (SFB) bihurtzeko aukerak nabarmenduko dira. Hitzorduan India osoko 15 interes talde eta finantza erakunderen ordezkariak bilduko dira.
GABVek pertsonak jartzen ditu irabazien aurretik, gardentasun handiagoa izanik eta finantzak garapen ekonomiko, sozial eta ingurumen garapen iraunkorra sustatzeko erabiliz. Oikocredit 2017ko urtarrilean bihurtu zen GABVeko kide, eta hitzordu honen bitartez banku bihurtu diren edo banku bihurtzeko eraldaketa fasean dauden kideen eta GABVen arteko konexioa erraztu nahi da. GABVek eragin politikoko sare indartsua du, baita ezagutza aberatsa ere; bi horiek uztartuz eta gizarte jardunari eta finantza inklusioari dagokienez Oikocrediten ikuspuntua aplikatuz sortuko den esparruaren bitartez diru-sarrera baxuak dauzkaten pertsonen eta haien komunitateen beharrizanak betetzeko aukera izango dute banketxeek.
Ging Ledesmak, Oikocrediteko Gizarte Jardun eta Inbertitzaileekiko Harremanen Ataleko zuzendariak, honako hau esan zuen: “Bezeroak erdigunean mantentzea, produktu eta zerbitzu egokiak eskaintzea eta haien bizitza hobetzeko bezeroei laguntza ematea: horiexek izan behar dira aurrerantzean ere gure ikuspegi nagusia osatu behar duten elementuak, akziodunentzako balioa areagotzeko ikuspegi mugatua baino gehiago. Gure ustez, GABV bezalako sare batek hortxe du gakoa.
Archivo > 2018 > febrero
- 28/2/2018 28/2/18, 10:42 - “Oikocredit erakunde liderra da”:Ezagutu gure arrisku-zuzendari berria.
- 22/2/2018 22/2/18, 12:33 - Goi bilera Indian: Pertsonak irabazien aurretik jartzea, finantza sektorea eraldatuz
- 19/2/2018 19/2/18, 12:29 - Kafea belaunaldika: Kolonbiako nekazarien tinkotasuna eta ingurumena zaintzea
- 8/2/2018 8/2/18, 12:27 - Tokiko presentzia da gure indargunea