¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Euskadi
Buscar

Kompanion Bankek kapitala eta enpresa-ezagutza konbinatzen ditu etorkizun autojasangarriak sortzeko

Kompanion Bankek kapitala eta enpresa-ezagutza konbinatzen ditu etorkizun autojasangarriak sortzeko

komp-kg-39-cropped (1).jpg06 abril | 2017

Kompanion Bank 2004an sortu zen Kirgizistango abeltzain, artzain eta nekazari txikiei maileguak eskaintzeko. 2007az geroztik Oikocrediten erakunde bazkidea da. Hala eta guztiz ere, Kompanion banku desberdin bat da; izan ere, bezeroei ez dizkie soilik mikromaileguak eskaintzen, aitzitik, enpresa-garapenerako doako trebakuntza eman eta nekazaritza iraunkorra eta baliabide naturalen kudeaketa sustatzeko laguntza teknikoa eskaintzen ditu.

Ulanbek Termechikov-ek, Kompanion Bankeko zuzendari nagusiak, ikuspegi berritzaile horren oinarria zein den azaldu du. «Jakin badakigu merkatu-ekonomia bat eraikitzeko bidea finantza-zerbitzuetara sarbidea izatea dela» esan digu. «Hala eta guztiz ere, Sobietar Batasunaren erorialdiaren ostean, gehienentzat ezinezkoa zen. Landa-eremuetan bereziki zaila zen helburu hori lortzea, ez baitzegoen inolako bankurik. Gainera, jendeak ez zekien edo ez zuen ulertzen modu independentean nola landatu. Egoera horretan, arduragabea izango litzateke gure bezeroei finantzaketa baino ez eskaintzea. Hala, 2008an, enpresa-garapenerako trebakuntza eta laguntza teknikoa eskaintzen hasi ginen».

Konfiantzaren bidez ezagutza garatzea

Nahiz eta hasiera batean eszeptikoak izan, bezeroak laster ohartu ziren trebakuntza-saioen balioaz. Interesa areagotu egin zen, eta hurrengo bost urteetan zehar Kompanioneko nekazaritza-adituek 12.000 trebakuntza-saio baino gehiago eman zituzten, Kirgizistango herrixken erdiaren 3.000 etxetara heldu zirenak. Egun, Kompanionek 32 agronomo eta albaitari enplegatzen ditu, denboraldi bakoitzeko 10 trebakuntza-saio zuzentzen dituztenak; horrez gain, nekazaritza-enpresa bat zuzentzeari buruzko aholkularitza espezifikoa ere eskaintzen dute.

Ulanbek Termechikov-ek, Kompanion Bankeko zuzendari nagusiak, dio: «Behin gugan konfiantza izaten hasi eta proiektuen emaitzak ikusi zituztenean, trebakuntza buruaski bilakatu zen. Hori garrantzitsua da; izan ere, gure helburuetako bat lana jasangarri bilakatzea da. Hori ez da epe laburrerako egiten dugun zerbait».

Kompanion bankuko agronomoa, Kenesh Bukabaev, eta Alybaev Duishonbu

Epe luzerako inbertsioa epe luzerako hazkundea lortzeko

Eco Garden ekimena hiru urteko trebakuntza programa bat da. Horri esker, Issyk-Kul lakuaren inguruko eremuan sagarrak nola landatu ikasten dute bezeroek. Kompanionek eskaintzen dituen laguntza finantzarioa eta garapenerako trebakuntza konbinatzeak daukan eraginaren adibide bikaina da.

2008an, Alybaev Duishonbu-k (49) ortu bat hasi zuen Chon Sary herrixkan, baina landatu zituen sagarrondoek eta abrikotondoek ez zuten aurrera egin. Eco Garden ekimenaren berri izan zuenean, Duishonbu-k Kompanionen tokiko bulego bat bisitatu zuen informazio gehiago lortzeko. Ondoren, hogeita hamar nekazarik osatutako talde batekin egin zuen bat. Euren ezagutzak eta esperientziak elkarrekin partekatu, maileguak atera eta trebakuntza-saioetara bertaratu ziren denak batera.

Kompanioneko agronomoak, Kenesh Bukabaev-ek, barietate hobeak ekoizteko zuhaitzak nola txertatu erakutsi zion taldeari; halaber, lurraren higadura ekidite aldera zuhaitz handiagoak erabiltzeko aholkatu zien, bai eta adarrak zabaltzeko ere, hala, hazkundea hobetzeko.

Kenesh-ek ere Duishonbu-ren ortua bisitatu zuen eta metodo agrotekniko berriak erakutsi zizkion, besteak beste: sagarrondoen ordez abrikotondoak landatzea (lurzoru harritsuetan hobeto hazten direlako), haztegi bat egitea, hazitokiak jartzeko putzu handiagoak zulatzea eta ongarri organikoa erabiltzea.

Bizirauteko baliabide autojasangarriak babestea

Banakako proiektuen emaitzak ere harrigarriak dira. Nazgul Sydygalieva (49) eta Abdil Sydygaliev (56) Kompanionen trebakuntza-saioei etekina atera dieten milaka bezeroen artean bi adibide dira.

Nazgul-ek oilotoki bat dauka Balykchy hirian.

 Oilotokiaz oso harro dago; 450 oilo ditu bertan eta Kompanioneko albaitaria den Talgarbek Asanakunov-en laguntzari esker eraiki zuen. Oilotokiaren jabe izan baino lehen, Nazgul-ek eta bere senarrak sagar-ortutik eta aziendatik jasotako diru-sarrerak erabiltzen zituzten familia mantentzeko, baina goi-mailako hezkuntzaren kostuengatik kezkatuta zeuden. Orain, arrautzak saltzen irabazten duen diruari esker, bost seme-alabak Bishker-era ikastera bidaltzeak dakarren gastuari aurre egin diezaiokete.

Abdil-ek mailegu bat ateratzea eta Kompanionek eskainitako trebakuntza jasotzea erabaki zuen, bere osabak sagar-ortuekin jasotzen zituen irabaziak eta bere aitak azienda-zelaiarekin jasotzen zituenak alderatu ostean. Abdil-ek abeltzaintza alde batera utzi eta sagarrak landatzeari ekin zion. Hainbesteko arrakasta izan zuen, ezen orain familia osoak sagarrak landatzen dituen.

Emaitzetan oinarritutako enpresa

Kompanionen inpaktua neurtzeko sistemari esker, bankuak bere bezeroen ongizatea hobetzeko helburua bete duen jakin dezake.

«2014ko datuek erakutsi zuten trebakuntzaren eta baliabideen bidez gure laguntza jasotzen duten bezeroen ia erdiak bizimodua hobetzea lortu zuela» baieztatu du Ulanbek-ek. «Emaitza ona da hori. Positiboa den zerbait egiten ari garela esan nahi du, eta horrek aurrera jarraitzeko inspirazioa ematen digu!»

Kompanion Bankek Oikocrediten bi mailegu jaso zituen: bat tokiko monetan, 328.670.300 KGS (4.500.000 € inguru), eta 1.000.000 dolarreko beste bat.

Abdil Sydygalievek eta Kymbat Kochmonovak Red Delicious sagarra ekoizteko 500 zuhaitz landatu dituzte. Lehen abeltzaintzan aritzen ziren, baina sagarrondoak landatzeari ekin zioten errazago kudeatzen direlako.

« Atrás