¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Euskadi
Buscar

Ekoizle txikientzako babesa garai latzetan Ukrainan

Ekoizle txikientzako babesa garai latzetan Ukrainan

20160630_svitlana_137.jpg12 enero | 2017

Zenbait hamarkadaz, maileguetarako sarbidea edukitzea erronka izan zen Ukrainako ekoizle txikientzat. 1991n Errusiari dagokionez independentzia eskuratu ostean egon ziren nekazaritza-erreformetatik, inbertsiogile tradizionalek eskala handiko nekazaritza-ekoizpenaren alde egin dute.

Hutsune hori betetzeko, Oikocrediten Ukrainako kideek, nagusiki kreditu-batasunek, nekazaritza-enpresa txikiei maileguak eman dizkiete. Duela gutxiko istilu politikoak enpresa txiki eta kreditu-batasun horien egoera larriagotu zuen. Egoera horrek Oikocrediten erantzun egokia eskatu zuen, Svitlana Zubrytskak, herrialde-kudeatzaileak, elkarrizketa honetan azaldu duen moduan.

Zein ondorio izan zuen gatazkak hasieran Ukrainako kreditu-batasunetan eta haien bezeroengan?

«Lehen ondorioa izan zen kreditu-batasuneko kideek aurrezkiak masiboki kendu zituztela, beldur zirelako gatazka areagotu eta tokiko moneta gehiago debaluatuko ote zen. Gainera, aurrezkiak aldi luzeagoetan ipintzeko aukerari buruzko zalantzak izan zituzten. Ondorioz, kreditu-batasunek ezin izan zuten mailegu berrien eskaria bete, batez ere, ekoizle txikientzat beharrezkoak diren epe luzeko maileguei dagokienez».

Duela gutxiko bideo batean, esan zenuen Oikocreditek eta haren kideek une horretan zuhurragoak izan behar zutela maileguak zirela-eta.Zein erronkari aurre egiten zioten?

«Aldi horretan inork ezin zuen aurreikusi zer gerta zitekeen Ukrainako ekialdean eta Krimean eta nola erantzungo zuen ekonomiak. Bai mailegu-emaileek bai mailegu-hartzaileek inbertsio-proiektuei heltzea saihestu zuten, moneta azkar debaluatzen ari zelako eta ziurgabetasun ekonomikoa zegoelako. Gainera, 2014ko eta 2015eko hiperinflazioak larriki eragin zion tokiko biztanleen maileguak itzultzeko gaitasunari».

Nola eman zieten laguntza Oikocreditek eta haren kideek bezeroei aldi istilutsu horretan?

«Oikocreditek bere erakunde kideekin harreman estuan lan egin zuen, bisitatuz eta laguntza eskaintzeko harremanetan geratuz. Maileguak lehenago itzultzen utzi genien moneta are gehiago debaluatu aurretik ordaindu nahi zuten kideei eta ordainketa-egutegiak berrikusi ditugu kreditu-batasunek likidezia-arazoak zeuzkatenean, ordainketak jatorriz hitzartutako egunaren ostean egitea baimentze aldera».

Egungo egoera negozioak egiteko egokiagoa da?

«Politikoki, Ukrainako ekialdeko gatazka armatua eremu zehatz batera mugatuta dago, eta 2016ko maiatzetik ekonomia egonkortu egin da eta pixka bat suspertu da. Suspertze-zeinu positiboak ikusi ditugu Oikocrediten kideengan. Gurekin lan egiten duten lau kreditu-batasunek mailegu berriak eskatu dituzte, orain areago sinesten baitute haien bezeroek maileguak itzultzeko gaitasuna daukatela. Ukrainan aurrerapena berritzen ari delako seinale positiboa da».

Aldi latz horretan, beste elkarte batzuk garatu zenituzten nekazaritza-sektoreari mesede egiteko.

«2015ean, Megabank PJSCrekin, enpresa txiki eta ertainei (ETE) finantza-zerbitzuak eskaintzen dien banku ertain batekin, elkartu ginen. Megabankek nekazaritza-sektoreko ETEak finantzatzean gehiago ardaztu nahi du, haientzat zaila izaten baita maileguetarako sarbidea edukitzea. ETE-ei laguntza ematea funtsezkoa da, tokiko ekonomiak bultzatu, eta lan-iturriak sortzen dituzte-eta.

Horregatik, Poltava Sad Lt-rekiko harremana berritu ere egin genuen. Ukrainako erdialdeko eskualdean zerealak, espeziak eta barazkiak hazten dituen finka da. Enpresak 200 enplegatu baino gehiago dauzka lanaldi osoan, baita urtaroko beste langile batzuk ere, eta tokiko eragile ekonomiko garrantzitsua da. Gainera, landako familiei diru-sarrera gehigarriak ematen dizkie, gutxi gorabehera tokiko 1.900 biztanleri lurzatiak alokatuz.

[KUTXA eskuineko alboan, Svitlanaren argazkiaren azpian edo testuaren erdialdean, Svitlanaren argazki baten izenburu gisa].

Svitlana Zubrytska Oikocredit Ukrainako herrialde-kudeatzailea izan da 2004an bulegoa sortu zenetik. Lehen, Ukrainako Nekazaritza Garapen Finantzarioko Fundazioko kreditu-ofizial jardun zuen.

« Atrás