Elkarrizketa: Berrikuntza-ikuspegia oinarrietatik
Oikocrediten Amersfooteko bulegoko negozioen garapen-unitatea hedatu da. Orain, gaian adituak diren eta jardunaldi osoan lan egiten duten bi kide daude taldean, Rien Hazeleger eta Vincent van Dugteren kide berria. Haiez gain, inbertsioen eta negozio-garapenaren Bart van Eyk zuzendaria dago taldean. Rien (RH) eta Vincentekin (VvD) mintzatu ginen negozioen garapenerako sailak esku artean dituen proiektuei buruz eta kooperatiban berrikuntza sustatzeko moduari buruz ere bai.
Zer da negozioen garapenerako sail bat? Zergatik da hain garrantzitsua Oikocreditentzat?
RH: Berritzeko, funtsezkoa da estrategia-mailan negozioen garapenerako talde batek horretan jardutea. Oikocreditek 40 urte ditu eta lortutakoaz harro gaude. Aintzatespena lortu dugu erakunde aitzindari gisa eta bide horretatik jarraitu behar dugu. Hala ere, gure inguruan gertatzen dena kontuan hartu behar dugu, oraindik ere eragin handiagoa izateko aukera ez galtzeko.
VvD: Merkatuko sektore berrietan eta Oikocredit arlo horietan aukeren katalizatzaile bat izan dadin kokatzeko moduan pentsatzen ari gara, gure azken bezeroen beharretan arreta jarriz. Horrez gain, erakundearen barruko eta hurbil ditugun kontaktu-sareak baliatu nahi ditugu enpresa-ekimen berriak garatzeko.
Zuen ustez, zerk desberdinduko du Oikocrediten negozioen garapeneko ikuspegia sektoreko pareen ikuspegitik?
VvD: Oikocreditek kokapen paregabea du: 40 urteko esperientzia du garapen bidean dauden merkatuetan inbertitzen, mundu mailako sare handia eta ezagutza handia ere garapen bidean dauden ekonomietan negozio iraunkorrak egiteko moduari dagokionez.
RH: Proiektu bakoitza frogatuko da, hemen Oikocrediten ditugun ikuspegi, misio eta balioekin. Izan ere, emaitza hirukoitza bilatzen dugu (gizarte-, ingurumen- eta finantza-garapena). Proiektuak balio horietara egokitzeak berez ikuspegi paregabea ematen digu.
Oikocredit kooperatiba bat da, nola egon behar dira inplikatuta erakunde kideak negozioen garapenean?
VvD: Negozioen garapena Oikocrediten ekintzailetza kooperatiboa da. Gure erakundea ideia onez beteta dago, eta gu hemen gaude horiek bideratzeko eta egituratutako ikuspegi batekin garatzeko. Negozioen garapena oinarritik sortu behar da. Jakin badakigu Oikocrediteko kideak prest daudela mundu osoko pertsona ahulen beharrak asetzeko: berrikuntzak bide horretatik jarraitzen lagundu ahal digu.
Zein dira zuen helburuak?
RH: 50 ideiek osatutako multzotik, 10 ideiek azterketa azkarreko fasea gainditu beharko lukete («QuickScan») gure prozesua hastean. Urtero, gutxienez bi ideia negozio-planaren etapatik ezarpen errealera igaro beharko lirateke.
Gaur egun, Oikocreditek zer arlotan du interes gehiago negozioak garatzeko?
VvD: Benetan bilatzen ari garena ideia originalak dira, ezarri ahal ditugunak eta zenbait herrialde eta eskualdetan gara daitezkeenak. Proiektu horiek gai izan behar dute bolumen, tarte eta eragin nahikoak sortzeko, eta noski, Oikocrediten balioekin bat etorri behar dute.
RH: Ikuspegi handiago batetik aztertuz, batzuek esaten dute “laugarren industria iraultza” batean sartzen ari garela; teknologia berriek oso aukera desberdinak eskaintzen dituzte egiten duguna eta bezeroei eskaintzen diegun zerbitzua hobetzeko. Aukera bikaina iruditzen zaigu eta hori balia dezakegu. Horrela, Oikocrediten tradizio aitzindariarekin jarraituko dugu.
Archivo > 2016 > marzo
- 30/3/2016 30/3/16, 10:00 - Elkarrizketa: Berrikuntza-ikuspegia oinarrietatik
- 22/3/2016 22/3/16, 10:00 - Oikocrediten zorroa % 23 hazi zen eta inoiz ez bezalako inbertsioak lortu genituen Afrikan
- 10/3/2016 10/3/16, 10:00 - Oikocreditek 11 milioi dolar inbertitu ditu eguzki-energiako instalazio batean, Hondurasen