¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Euskadi
Buscar

Hiru zuhaitz-landaketa Oikocrediten 40 urteak ospatzeko

Hiru zuhaitz-landaketa Oikocrediten 40 urteak ospatzeko

Captura de 2015-11-26 13:22:58.png26 noviembre | 2015

 

Joan den astean, hiru zuhaitz-landaketa egin ziren Holandan, Kenyan eta Indian, Oikocrediten 40 urteak ospatzeko; ekitaldi horietan Oikocrediteko mundu osoko langileek hartu zuten parte. Nazioarteko Oikocrediten Amersfoorteko bulegoko landaketan Oikocrediteko langileak eta horien senideak egon ziren. Ekitaldia Nazioarteko Oikocrediteko zuzendari exekutiboa den David Woods-ek, programen zuzendaria eta ingurumenean espezialista den Sonja Ooms-ek eta Amersfoorteko alkateak, Lucas Bolsius-ek, gidatu zuten. Horiez gain, beste gonbidatu batzuk egon ziren, Holandako Oikocrediteko zuzendaria, Hann Verheijen, Amersfoorteko Toki Kontseiluko ordezkariak eta kazetariak, besteak beste.

Erronka handi bat gainditu dugu

Ekitaldian, David Woodsek hauxe adierazi zuen: “gogoangarria da pertsonengan inbertitzen hasi gineneko 40. urteurrena ospatzea. Oikocrediteko langileak eta nazioartean sortutako sare handia harro egon daitezke egindako lanaz eta planeta osoan aldatu dituzten bizitzez. Bulego nagusian pago bat landatzeak epe luzerako iraunkortasun konpromisoa islatzen du, zuhaitz honek bezala, ehunka urtez biziko dena.”

Zuhaitzak landatzen Kenyan

Nairobiko (Kenya) Oikocrediteko  langileek Afrikako ekialdeko zuhaitz hori bat landatu zuten, jatorriz Afrikakoa den zuhaitz mota bat. Zuhaitza landatzeaz gain, 40.000 euroko inbertsio bat egin zen 'Greening Urban school' programarentzat; Kenyako Green Belt Movement (GBM) ekimenaren programa bat da. GBM ekimenak 3.000 zuhaitz landatu eta zainduko ditu Nairobiko lehen hezkuntzako eskola batean hilabete honetan. Epe luzera, gauza bera egingo da 12.000 zuhaitz gehiagorekin eta lau eskola desberdinetan, bi urtez.

Wangari Muta Maathai-k sortu zuen GBM 1977an, eta 2004an Bakearen Nobel Saria irabazi zuen, garapen iraunkorrari, demokraziari eta bakeari egindako ekarpenagatik. Sortu zenetik, GBM ekimenak 51 milioi zuhaitz landatu ditu Kenyan. Erakundeak estatu mailan eta nazioartean ingurumenarekiko errespetua sustatzeko lan egiten du eta helburua klimaren erresistentzia indartzea eta komunitateei boterea ematea da, bereziki emakume eta neskei. Horrez gain, demokrazia eta bizimodu iraunkorra bultzatu nahi dituzte.

Mundu osoko ekitaldiak

Era berean, Alemaniako eremu batzuetan ere ekitaldiak egin ziren Oikocrediten 40. urtebetetzea ospatzeko. Indiako Maanaveeyako Oikocrediten bulego subsidiarioak ere zuhaitz bat landatzeko ekitaldia egin zuen; bertan, sorgindutako hurrondo txinatar bat landatu zuten. Ekitaldi horiekin, 2015eko azaroaren 4a Oikocrediten urteurren ofiziala bihurtu zen eta urtean zehar 40 urteak ospatzeko egin diren beste ospakizunak bukatu ziren.

« Atzera

« Atrás