¡Participa en Oikocredit! Selecciona la región en la que vives

Cerrar la ventana
Sevilla Catalunya Euskadi

¿Qué son las Asociaciones de Apoyo?

Las Asociaciones de Apoyo a Oikocredit son colectivos de personas voluntarias constituidas legalmente en forma de asociaciones sin ánimo de lucro. Los socios y socias de estas asociaciones llevan a cabo tareas de sensibilización y difusión de la misión de Oikocredit y son una parte muy importante de la organización. Las Asociaciones de Apoyo son socias directas de la cooperativa Oikocredit Internacional, y como tales, representan en ella a todos sus socios y socias de España. Actualmente existen 3 Asociaciones de Apoyo: País Vasco, Catalunya y Sevilla.

También existe un grupo de voluntariado activo en Madrid (puedes encontrar más información sobre este grupo y sus actividades en: www.madrid.oikocredit.es).

Euskadi
Buscar

Nekazaritza eta abeltzaintzako industria iraunkorraren eskaerari erantzutea

Nekazaritza eta abeltzaintzako industria iraunkorraren eskaerari erantzutea

02 septiembre | 2015

Handituz doan munduko biztanle kopuruak eta klima aldaketaren eraginek gero eta presio handiagoa egiten dute lurretan eta natura baliabideetan. Orain, inoiz baino gehiago, diru sarrera txikienak dituzten herrialdeek nekazaritzaren arloko inbertsioak behar dituzte. Frank Rubiok, Oikocrediteko nekazaritzako arduradun nagusiak, azaldu digu Oikocreditek zein eginkizun duen nekazaritza enpresa iraunkorretan egiten dituen inbertsioetan.

Frank Rubio

Gutxi gorabehera, egunean bi dolar estatubatuar baino gutxiagorekin bizi diren pertsonen %75 landa eremuetan bizi dira eta diru sarreren iturri nagusi nekazaritza daukate. Munduko biztanle kopurua handitzen joatea eta klima aldaketaren eraginak presioa egiten ari dira lurrean eta natura baliabideetan. Arazo horiei irtenbidea ematen laguntzeko, 2014ko urtarrilean, Oikocreditek nekazaritza unitate espezializatua sortu zuen, sektore horretako inbertsio iraunkorrak handitzeko helburuarekin. Unitateak Liman du egoitza, Perun, eta Frank Rubioren ardurapean dago. Rubio, era berean, Oikocrediten Hego Amerikako Iparraldeko Eskualdeko eskualde zuzendaria da. Perun eta Boli Kostan dauden nekazaritzako bi aholkularirekin batera, Frankek lankidetza estuan lan egiten du eskualdeko langileekin, nekazaritzako kideen zerrenda handitzeko eta zerrenda horren kalitatea hobetzeko. Duela gutxi, Frankekin hitz egin dugu bere eginkizunaren eta nekazaritza iraunkorrean inbertitzearen garrantziaren gainean.

Nekazaritza unitatea ia orain dela bi urte hasi zen lanean.Zein izan da orain arte unitateak izan duen lorpen nagusia?
«Gure lorpen handienetako bat izan da nekazaritzari Oikocrediten toki nagusia eta lehentasunezkoa eman izana; izan ere, etorkizuneko belaunaldientzat eta iraunkortasunerako sektorerik garrantzitsuenetako bat baita. Unitatea sortu aurretik, nekazaritzaren arloko erakunde bazkide asko genituen, baina ez genuen berariazko estrategiarik, ez eta informazioa eta jardunbide egokiak trukatzeko modurik ere. Hartara, arlo horietan hobetzen saiatu gara, sektore honetan inbertitzen jarraitzeko».

Nola laguntzen die nekazaritza unitateak Oikocrediteko bulegoei nekazaritzako kideen zerrendak handitzen?
«Bulego batek finkatu badu nekazaritza lehentasunezko sektorea izango dela eta hazteko arloa, kideen zerrenda handitzen eta garatzen lagundu diezaiokegu. Adibidez, joan den urtean, Carina Torres lankideak zenbait aste eman zituen Ruandan, han ez baikenuen nekazaritzaren arloko erakunde bazkiderik. Carina Ruandako lankideekin aritu zen lanean, kafe ekoizleak diren bi bazkide berri finantzatzeko helburuarekin. Era berean, Ruandan nekazaritza balioko katea finantzatzeari buruzko gaikuntza eman genuen, aurreko urtean arreta gune garrantzitsua izan zen herrialdea izan baitzen».

Oikocreditek lehenetsi egiten al du bidezko merkataritzako ekoizle eta/edo ekoizle organikoetan inbertitzea?
«Bai. Bidezko merkataritzako ekoizpena eta ekoizpen organikoa laguntzeko aukera badugu, egin egiten dugu. Zenbait herrialdetan, esate baterako, Perun, nekazaritzako kideen gure zerrendaren %90 baino gehiago nekazaritza organikoan aritzen direnak dira. Handitzen doan merkatu bat dago lehengai horietarako, eta, hori dela-eta, gure finantzaketa handitzea espero dugu, bereziki Latinoamerikan».

Zein modutan ahalduntzen ditu nekazaritzako enpresetan inbertitzeak diru sarrera txikiak dituzten pertsonak?
«Oro har, ekoizle txikiek ez dute finantzatzeko aukerarik. Oikocrediten maileguek bidea ematen diete estrategiak abiarazteko, euren uztetarako prezio hobeak lortzeko helburuarekin. Adibidez, merkataritza finantzatzeko gure maileguek ahalbidetzen diete ekoizleen kooperatibei produktuak handizka erostea eta prezioak garestitu arte biltegiratuta edukitzea. Prezioak garestitze hori, orduan, kide diren ekoizle txikiengana iristen da, bereziki, bidezko merkataritzako merkatuetan saltzen dutenean. Epe luzeagorako ditugun inbertsio maileguek makineria eta ekipoak erostea finantzatzen dute, eta horrek laguntzen die ekoizle txikiei balioa ematen euren uztei eta, hartara, prezio garestiagoan saldu ahal izaten».

Klima aldaketak eragiten al die nekazaritzako ekoizleei?Hala bada, zer egin dezakegu irtenbidea emateko?
«Nekazaritzak etorkizunean aurrez aurre izango duen arrisku handienetako bat da klima aldaketa. Klima aldaketari lotutako arriskuen artean lehorteak daude, uholdeak, tenperatura gero eta beroagoak eta horien emaitza ekoizpen orokorraren gainean. Izan ere, ikusi ditugu haren eraginak kafearen sektorean, kafe landarearen hostoetara herdoila iristean. Zehazki, 2012-2013 aldian, Erdialdeko Amerikako kafe uztan, %30 baino gehiago galtzea eragin zuen. Kasu horretan, Oikocreditek erantzun zuen berariazko maileguko produktu bat garatuta, ekoizle txikiei laguntzeko kafe eremu landatuak berriro landatzen, herdoila hobeto edo gehiago jasaten duten kafe landareekin». 

« Atrás