Ekhilur babesten dugu. Eta zu?
Duela gutxi Ekhilur Bilbon eta Hernanin jarri da martxan, eta pixkanaka beste lurralde askoetan prest egongo da.
Ekhilur irabazi-asmorik gabeko kontsumo-kooperatiba da, eta kontsumitzaileek, tokiko negozioek, enpresek, elkarteek eta erakunde publikoek osatzen dute. Haren helburu nagusia ingurune hurbileneko ekonomia dinamizatzea eta indartzea da, tokiko merkataritza-sareak ehunduz, auzo eta herrietan merkataritza-gune irekiak sortuz.
Ekhilurren moneta sozialaren proposamenari buruz gehiago jakin nahi baduzue, www.ekhilur.eus webgunea kontsulta dezakezue, eta funtzionatzen duen udalerrietatik gertu bizi bazarete, guztion artean eraikitzen ari garen proiektu honetan parte hartzera animatzen zaituztegu.