Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit Madrileko Merkatu Sozialeko Azokan egon zen

« Atzera

Oikocredit Madrileko Merkatu Sozialeko Azokan egon zen

osteguna 21 uztailak 2016 11:00

Ekainaren 4ko eta 5eko asteburuan Oikocredit Madrileko Ekonomia Sozial eta Solidarioko IV. Azokan izan zen. 150 erakundek parte hartu genuen, urtez urte hazten eta aldaketa soziala sortzeko duen indar eta gaitasuna frogatzen doan sektore ekonomiko alternatibo bat islatzen genuenak.

15.000 pertsona inguru egon ziren Matadero direlako instalazioetan, ekonomia bidezkoago eta iraunkorrago baten alde egiten duten erakundeek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzuen alternatiba ezberdinak ezagutzen. Horien artean daude nekazaritza iraunkorra, kultura eta komunikabide independenteak, moda iraunkorra, finantza-zerbitzu etikoak, aseguru etikoak, garraiobide iraunkorra, energia berriztagarriak...

Oikocreditek finantza etikoen ildoan zerbitzuak eskaintzen dituzten beste hornitzaile batzuekin duen harremana sendotu zuen, besteak beste, Fiare Banca Etica eta Coop 57 erakundeekin. Erakunde horiek bidelagunak dira, eta Euskadin harreman estua izan arren, eskertzen da estatuan ere beraiekin topo egitea eta esperientziak partekatzea.

Azokaren eta parte hartu genuen guztion asmoak Marta Mangrane, Reas Madrid-eko presidenteak, laburbildu zituen:  “Krisi egoera honetan garrantzitsua da beste mota bateko balioak erdigunean jartzea eta beste enpresa eta eredu ekonomikoei ekonomia sozial eta solidariora pasatzeko ideia transmititzea. Horrez gain, garrantzitsua da baita ere biztanleei gogoraraztea kontsumitzaile diren heinean, botere handia dutela aldaketa soziala eragiteko, ekonomia sozial eta solidarioko produktu eta zerbitzuak aukeratuz”.

« Atzera