Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Banka etikoa: ekinez egina

« Atzera

Banka etikoa: ekinez egina

asteartea 17 azaroak 2015 12:00

Oikocredit da banka etikoaren arloan gure inguruko proiektu aipagarrienetako bat. Gure inbertsioa pobrezia pairatzen duten Latinoamerika, Asia eta Afrikako pertsona askoren bizitza hobetzen duten proiektuetarako bideratzeko aukera bat da. Hala ere, ez gara banku bat eta eguneroko bizitzan pertsonek behar dituzten finantza-produktu guztiak ezin ditugu eskaini.

Hori dela eta hasieratik gure jarduera osatzen duten banka alternatiboko beste proiektu batzuetan murgilduta egon gara. Hori da Fiareko kasua. Fiare Banca Ética errealitate sendo bat da eta hilabete batzuetatik hona banku sukurtsal modura aritzen da, guztiz eraginkor.

 

Horregatik, Oikocredit Euskadi elkartean egindako inbertsioak Fiare Banca Etica-n daukagu kontu korrontean egindako transferentzia baten bitartez egitea posible da dagoeneko. Gure kreditua lortzen duten Hegoaldeko herrialdeetako proiektuei kontu horretatik helarazten diegu dirua.

 

Baina ez dugu Fiareko berezo hutsak izan nahi. Fiare Banca Etica eraikitzen lagundu nahi dugu eta horrexegatik Oikocredit Euskadi bada Banca Etica kooperatibaren eskubide osoko bazkidea. Horretarako duela urte batzuk egin genuen ekarpen ekonomikoa kapital sozial bilakatu dugu.

 

Eta ez gara hor geratzen. Banka alternatiboko mugimendu osoa batera haz dadila nahi dugu eta arrazoi horretatik Finantza Alternatiboko Sistemaren Mahaia bultzatzen ari gara, REASen barruan, Fiare, Koop57 eta CAESekin batera.

« Atzera