Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Emakume bat gizonen munduan

Emakume bat gizonen munduan

maimon-taxi-square.jpg10 urriak | 2014

Herrialde Latino-amerikar askok bezala, Dominikar-Errepublikak ere gizonengan oinarrituta dagoen kultura sendoa du. Kultura hori aldatzen hasi den arren, Dominikar-Errepublikako emakume askorentzat bizitza etxea antolatzeaz arduratzea eta ‘macho dragon’ horrekin akabatzeko eguneroko borrokarekin jarraitzea da.

Genero rol tradizional horretatik at dauden bi emakume Nancy eta Fidelia Espinal dira, izan ere, 2003an garraio-enpresa bat sortu zuten euren jaioterrian, Maimónen. Garraio zerbitzu fidagarrien beharra ikusita, Maimón Taxi fundatu zuten haien ama eta bi anai-arreben laguntzarekin.

Negozioa abiarazi eta martxan jartzeko, Nancyk eta Fideliak auto berri bi erosteko mailegua eskatu zioten COOPMAIMÓN Oikocrediten bazkideari. COOPMAIMÓN 70.000 bat bazkide dituen kooperatiba bat da, finantza zerbitzuak (kredituak, aurrezkiak), trebakuntza eta programa sozialak eskaintzen dizkie kideei, kide horietako asko emakume ekintzaileak dira.

COOPMAIMÓNek emandako lehen mailegutik, ahizpek negozioa handitu dute eta orain 17 ibilgailu dituzte, kamioi bat, zerbitzu exekutiboetarako bost auto eta bi autobus. Bikoteak 11 gidari (gizon) ditu kontratuta lanaldi osoan eta askok emakume batentzat lan egitea gogoko dutela onartu dute, izan ere, lan baldintza onak eta osasun abantailak jasotzen dituztela diote. Dominikar-Errepublikan langabezia tasa altua da, % 14, eta nazio-soldata gordina per capita 5.400$ da, EEBBetako 52.000$-ekin inolako zerikusirik ez du beraz. Gutxi gorabehera dominikarren % 35 pobrezian bizi da.

Nancyk azaldu zigun negozio bat zuzentzea ez dela erraza, baina ahizpak eta berak amets bat zutela: jendea modu seguruan eta eraginkorrean eramango zuen enpresa bat sortzea, etxetik lanera, lanetik etxera, aeroportura edota aeroportutik. “Garrarioarekin zerikusia duen negozioa ez da errezenetako bat, gizonek batez ere hartzen dute parte bertan, baina hala ere, gure gidariek errespetu handiz tratatzen gaituzte eta emakume enpresariak garelako ere laguntzen gaituzte”, esan zuen Nancyk. “Generoa ez da inoiz arazo izan negozioa handitzeko mailegu bat lortzerako orduan edo gure gizonezko langileekin lan egiterako orduan”, adierazi zuen Nancyk. “Gure ametsa orain ez da negozioa handitzen joatea beste barik, gizonek kontrolatzen duten sektoreetan arrakasta izan nahi duten emakumeentzat eredu izatea ere bada”, gehitu zuen Nancyk.

Nancy eta ahizpa kooperatiba sozial batek emandako maileguen onuren eredu dira: ez ditu soilik emakumeak ahalduntzen, enpresari izan nahi duten beste emakume batzuei ere bidea errazten die. 

« Atzera