Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Indiako osasuna eta saneamendua hobetzen

Indiako osasuna eta saneamendua hobetzen

bwdc-india-mathavi.jpg07 uztailak | 2014

Indiako 1.200 milioi biztanleen erdiak baino gutxiagok ez du edateko urik eta saneamendu sistemarik eskuratzeko aukerarik. Hori dela eta, Maanaveeyak, Hyderabad-en (India) egoitza duen Oikocrediten ordezkariak, ur eta saneamendu beharrak asetzen laguntzeko programa bat abiarazi zuen. Indian edateko ura lortzea gero eta errazagoa bada ere, Munduko Bankuaren ustez gaixotasun kutsakorren % 21 edateko txarra den urarekin erlazionatuta dago. Beherakoak soilik 1.600 heriotza baino gehiago eragiten ditu egunero. Saneamenduari dagokionez, letrinen erabilera arras urria da herrialdeko landa eremuetan, izan ere, landa eremuetako biztanleriaren % 14-k du komun-ontzi bat erabiltzeko aukera.

Maanaveeyaren programa Nazioarteko Finantza Korporazioaren laguntzarekin jarri zuten martxan. Horretarako dirulaguntzen funtsak eta maileguak erabili zituzten, eta diru-sarrera gutxi dituzten pertsonei saneamendua eta edateko ura edukitzeko instalazioak eraikitzeko edo eskuratzeko aukera eman zieten. Programak finantziazioa eman zion Bharathi Women Development Centre (Bharathi) gizarte-garapenaren alde egiten duen, Oikocrediten laguntza jasotzen duen eta batez ere emakumeei mikrofinantza zerbitzuak eskaintzen dizkien erakundeari. 2011n programari hasiera eman zitzaionetik, Bharathik 105.000 bezerori finantzazioa eman die, gainera, pertsonak trebatzeko eta informatzeko lantegi eta hitzaldiak antolatu ditu eta horien bidez komunitateei eskuragarri dituzten saneamendu-zerbitzuen eta maileguen berri ere eman die.

Bharathik Indiako hego-ekialdeko landa eremuan dauden hiru barrutitan eginten du lan eta toki horietan biztanleriaren gehiengoa lursailik gabeko langileak edo nekazari apalak dira. Bharathik garapenerako hainbat ekimen antolatu ditu, hala nola, ureztatze eta lursailen garapenerako proiektuak, eta uraren eta saneamenduaren erabilerarako proiektuak. Orobat, nekazaritza sustatzeko epe laburreko zein luzeko maileguak ematen ditu eta bizi- eta errenta-aseguruak ere eskaintzen ditu. Gainera, emakumeekin elkarrenganako laguntza lantaldeak sortu ditu eta finantza, osasun eta nutrizioarekin erlazionatuta dagoen trebakuntza eskaintzen die. Bharathik eskaintzen dituen maileguek familia eta komunitate askori mesede egin diete; Thirukannamangi herrian bizi den Mathavi andreari (irudian) esate baterako. Mathavi eta senideekin komun-ontzi gabe bizi ziren. Egunero, egunsentia baino lehen, kilometro bat ibili behar izaten zuten zuhaixka edo zanga batean galtzak askatu ahal izateko. Mathavi saneamendurako mailegu bat eskatzera joan zen Bharathira eta familiarentzeko komun-ontzia eraikitzeko 12.000 errupia jaso zituen. Maileguarekin batera trebakuntza eta laguntza ere eskaini zizkioten, Maanaveeyak ematen trebakuntza garatzeko dirulaguntza baten esker. Mathavik azaldu zuenez, saneamendu sistemari esker, familiak berekiko errespetu handiagoa du eta Mathavi eta alaba txikia askoz ere seguruago bizi dira.

Maanaveeyak duen ur eta saneamendu programak pertsona askoren bizitzetan eragina izan du; inkesta baten arabera, galdetutakoen % 100k beraien ur edota saneamendu sistemekin pozik zeudela esan zuen. Ur eta saneamendu instalazioek eragin sozioekonomiko nabarmena izan dute, emakumeen duintasuna eta segurtasuna hobetu dute, eskuz egin beharreko lana (ura garraiatzea) gutxitu dute eta denbora aurrezteko zein osasuna hobetzeko aukerak handitu dituzte. Hurrengo urteetan, Maanaveeyak eta Nazioarteko Finantza Korporazioak programa honetarako laguntza ekonomikoa zein gaitasunak garatzeko beharreko laguntza eskaintzen jarraituko du.

 

 

« Atzera