Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du

Oikocreditek 2015eko gizarte-emaitzen berri eman du

21 uztailak | 2016

Oikocreditek 2015. urteko gizarte-jardueren emaitzak ezagutzera eman ditu Amsterdamen egindako prentsaurrekoan. Oikocrediteko gizarte-jardueretako zuzendaria eta bitarteko zuzendari exekutiboa den Ging Ledesma andreak datuak komunikabideei aurkeztu dizkie, eta kooperatibaren jarduerak diru-sarrera gutxiko herrialdeetan % 22 hazi direla nabarmendu du.

Oikocrediteko mikrofinantzetako erakunde bazkideen bitartez, 46 milioi pertsona onuradun izatea lortu da. Mikrofinantzetako 46 milioi bezero horietatik, % 86 emakumeak dira, % 51 landa-inguruetan bizi dira eta % 28k nekazaritzan dihardute.

Gainera, Oikocreditek bidezko merkataritzako 91 erakunde babestu ditu 2015. urtean, eta guztira 52 milioi euro inbertitu ditu horietan; hots, aurreko urtean baino % 24 gehiago. Oikocreditek ahalmenak eta laguntza teknikoa garatzeko 140 jarduera garatu ditu 2015ean. Jarduera horien balioa, guztira, 1,7 milioi euro da. 

Zenbait zifra garrantsitzu

« Atzera