Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Manduvirá azukre findegiak etorkizun bikaina du

Manduvirá azukre findegiak etorkizun bikaina du

26 abuztuak | 2015

2014aren hasieran, Manduvirák, azukre ekologikoa ekoizten duen eta bidezko merkataritzakoa den Paraguaiko erakundeak, azukre findegia inauguratu zuen. Orain, ia 18 hilabete igaro eta gero, kooperatibako findegiak eginkizun garrantzitsua izaten jarraitzen du hango komunitatean eta nazioarteko merkatuan.

 

Cooperativa de Producción Agroindustrial, Ahorro y Crédito Manduvirá Ltda (Manduvirá) Oikocrediten bazkidea da, eta azukre organikoa eta bidezko merkataritzakoa ekoizten du Paraguain. Arroyos y Esteros barrutian aritzen da, Cordillera departamenduan. Manduvirák sarbidea ematen die merkatuetara tokiko nekazariei, eta horrek ahalbidetzen die bidezko prezioak izatea euren ekoizpenaren truke. Kooperatibak 1.680 kide baino gehiago ditu, eta horietatik gehienak azukre kanabera ekoizten eta ebakitzen aritzen dira, eta beste batzuk prozesatze plantako langileak dira.
Nahiz eta Arroyos y Esteros barrutia «azukre kanabera organikoaren sorlekutzat» jotzen den, lanean aritzeko aukerak mugatuak dira eta gazte gehienak herrialdeko departamendu nagusira, Asuncionera, joaten dira lan bila. Garai batean, garraio kostu garestiek, sarritan, behartzen zituzten eskualdeko azukre kanabera ekoizleak euren lurretatik hurbil zeuden erosleei saltzera. Egoera horrek ahuldu egiten zituen eta prezio bidegabeak izaten ziren. 2008an, Manduvirák irtenbidea eman zion arazo horri aldi baterako, azukre organikoa fintzeko lantegi bat alokatu baitzuen ekoizleentzat.  Edonola ere, kostuak artean garestiak ziren, lantegia ia 100 kilometrotara baitzegoen.

Ametsa egia bihurtzea

Kooperatibaren ametsa beti izan zen kanabera azukrea fintzeko planta irekitzea Arroyos y Esteros barrutian, ingurumenarekiko errespetuzkoa zena, eta, hartara, bidezko prezioak ziurtatzeko ekoizleentzat eta lana sortzeko eskualdeko gazteentzat. Oikocrediten eta beste inbertitzaile batzuen mailegu batek amets hori egia bihurtu zuen 2014ko apirilean: Manduvirák bere azukre kanabera findegia inauguratu zuen. Inauguratzeko ekitaldian, Andrés González Aguilera kooperatibako kudeatzaile nagusiak, harrotasunez esan zuen: «Lantegi berriari esker, Manduvirá kooperatibak bere eta komunitate osoaren ametsa bete dezake: lana eta gaikuntza sortzea, bereziki gazteentzat eta emakumeentzat, eta kalitate handiko azukre organikoa ekoiztea».
Inaugurazio ekitaldi horretara herrialde ugaritako bazkideen ordezkariak eta gonbidatuak, dignatario publikoak eta erlijiokoak, gobernu ministroak eta Paraguaiko presidenteorde Juan Afara joan ziren. Inaugurazioak ikusmin handia eta goraipamenak eragin zituen herrialde osoan.

Urtebete geroago

Findegia inauguratu zenetik, hasierako fasean edozein enpresak dituen ohiko zailtasunak izan ditu Manduvirák. Aurreneko uztan, hainbat doitze egin behar izan zizkioten findegi berriari produktibitate eta eraginkortasun ezin hobea lortzeko.
Oikocredit Paraguaiko herrialde mailako kudeatzaileak, Rodrigo Ortizek, hau esan zuen: «Findegiaren hasierako fasean, kooperatibak aurre egin behar izan zion lan kapitaleko urritasunari eta merkatu aldakor bati, eta horrek ekoizpenari eragin zion. Manduvirák erronka horietako asko gainditu ditu eta etorkizunerako duen aukera bikaina da. Gainera, ziurtatu digutenez, erronka horien ondorioz, kooperatiba indartu egin da, bazkide ekoizleei zerbitzatzeko gogo bizian». Findegia inauguratu zenetik, 141 lanpostu zuzen sortu dira.

Etorkizuna

Baldintza klimatikoei dagokienez, 2015ean aldekoak izan dira azukre kanabera ereiteko etapan, eta Manduviráko bazkide diren ekoizleek kalitate handiko azukrea ekoitzi dute. Gainera, 2015eko uztako kopuruek (maiatzaren erdi aldera hasi zen) gutxi gorabehera azukre organikoko 10.000 eta 12.000 tona arteko ekoizpen kalkuluak erakusten dituzte, eta hori hobekuntza nabarmena da, findegia lanean aritu zen lehen urtean, 2014an, ekoitzi zituen 4.300 tonekin alderatuta. 2015aren hasieraz geroztik, Manduvirá nazioko eta nazioarteko hainbat erakunderekin negoziatzen aritu da, lan kapitala handitzeko eta, hartara, 2015eko eta 2016ko uztak finantzatzeko. Egun, Manduvirák azukrea esportatzen du Ipar Amerikara, Europara, Japoniara, Hego Koreara eta Australiara.

« Atzera