Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Finantzaz haratago

« Atzera

Finantzaz haratago

asteazkena 08 uztaila 2020 09:35

Pandemia garai honetan, parte hartzen dugun Finantzaz haratago sareak online jarduera ugari garatu ditu. Haietako batzuei buruzko informazioa uzten dizuegu, esteketan aurkituko duzue informazio gehiago.

Finantza etikoen eta alternatiboen aldeko Nazioarteko Foroa, modalitate birtualean, apirilaren 20tik 23ra egin zen, eta hainbat hizlari eta publiko bildu ziren, bizitza hobe baterako beste ekonomia bat indartzen jarraitzeko irrikaz. 200 parte-hartzaile inguru izan zituen. Info gehiago.

Famili-argazkia-e1588149358680-800x642.png

Sareko talde teknikoak ere parte hartu zuen maiatzaren 27tik 29ra Hegoa Institutuak antolatutako 'Garapen Ikasketen Nazioarteko V. Biltzarra' n. Bertan, Finantzaz Haratagoan egiten dugun lanaz hitz egin zen, RedEFES ekimena eta Gizarte Ekonomia Solidarioaren Curriculum Globala kanpaina aurkeztu ziren. Info gehiago: [erderaz]

Hezkuntza eta finantza etikoei buruzko topaketa birtuala (Ekonomia Eraldatzaileen Munduko Gizarte Foroa), Redefes – Red por una Educación en las Finanzas Éticas y Solidarias, FETS – Finançament la Solidari, Fundación Finanzas Éticas, Oikocredit Catalunya eta Finantzaz Haratagok antolatua. Info gehiago[erderaz]

« Atzera