Winter meeting 2020 eta 2021
Winter Meeting Oikocredit Internacionalen eta Laguntza Elkarteen urteko lan-bilera bat da, inbertsioa erakartzeko sarea indartzeko. Winter meeting 2020 ekitaldia Bilbon egitekoa zen, koronabirusak alarma egoera ezarri zuen asteburuan. Gure talde teknikoak eta boluntarioek ahalegin handia egin zuten antolakuntzan, baina ezinezkoa izan zen eta berrasmatzera behartu gintuen.
Topaketa birtual bat egin genuen martxoaren 13an (ostirala) eta 14an (larunbata). Bertan, Europako eta Ipar Amerikako bulegoetako langileek eta boluntarioek aktiboki parte hartu zuten, eta erakundearen egoerari eta 2019ko emaitzei buruzko informazioa jaso genuen. Guztira 80 pertsona baino gehiago egon ginen konektatuta, eztabaida aberats bat sortuz, Hegoaldeko bazkide diren erakundeentzat eta Oikocreditentzat berarentzat hain funtsezkoa den une honetan indartzeko balio izan ziguna.
Datorren urtean arantzatxoa aterako dugu eta, oraingoan bai, Winter Meeting 2021 Bilbon izango da.