Inbertitzeko prest? Aukeratu bizi zaren eskualdea

Lehioa iztea
Sevilla Catalunya Euskadi

Zer dira laguntza erakundeak?

Oikocredit-ren laguntza erakundeak legalki irabazi asmorik gabeko erakundeak sortzen duten pertsona boluntarioen multzoa da. Bazkideak erakundearen parte oso garrantzitsua dira eta sentsibilizazio eta hedapen ekintzak betetzen dituzte. Laguntza erakundeak Nazioarteko Oikocrediten bazkide zuzenak dira eta Espainiako bazkide guztiak ordezkatzen ditu. Gaur egun Espainian hiru laguntza erakunde daude: Euskadi, Catalunya eta Sevilla.

Boluntario talde aktibo bat ere Madrilen dago (talde honi eta bere jarduerei buruzko informazio gehiago esteka honetan daukazu: www.madrid.oikocredit.es.)

Euskadi
Bilatu

Oikocredit-ek lagundutako proiektuekin egindako erakusketa.

« Atzera

Oikocredit-ek lagundutako proiektuekin egindako erakusketa.

Expo Montada 1.jpgasteartea 03 iraila 2019 12:13

Joan den ekainaren 6an, "Garapen positiboa. Hegoaldeko herrialdeetan pobrezia jasaten duten pertsonei beste ikuspuntu batetik begiratzea" izeneko erakusketa inauguratu genuen Astran, Gernikan. Euskadin garatzen dugun Oikocredit-ek lagundutako proiektuen lehen erakusketa da, eta Finantzaz Haratago-Finantza Etiko eta Alternatiboetako Hezkuntzaren Euskal Sareren barruan egin dugu. [artikulurako esteka beherago dago]

Paneletan, Oikocredit-eko bazkideak diren erakundeek eskainitako mikrokredituei esker, beren ideiak eta ametsak errealitate bihurtu ahal izan dituzten pertsonen istorioak jasotzen dira, izan ere, beren bizitzak hobetu dituzte.

Erakunde horiek dira: Unión de Crédito CONCRECES (Mexiko), PremièreAgence de Microfinance (Burkina Faso), L’Alliance de Crédit et d’Epargnepour la Production (Burkina Faso), CACMU (Ekuador), BharathiWomenDevelopment Centre (India), PunamEnergyPrivateLimited (India), Y-cook(India), Corporación para la Promoción y Desarrollo PRODESA (Nikaragua) eta Uganda MicrocreditFoundationLtd (UMF). [ikusi erakunde bazkideak

Erakusketa hori Euskadiko udal eta hezkuntza zentro batzuetan ikusgai egongo da, eta horrez gain, mikrofinantzen garrantzia eta hezkuntzak, aurrezki pertsonalak mundua aldatzea lortzeko duen funtsezko eginkizuna azaltzen duten hitzaldiak ere emango dira.

Erakusketa beste leku eta egun hauetan ikusi ahalko da:

  1. Urriaren 7-11, Portugaleten (Santa Clara kultur-etxea)
  2. Azaroaren 5-18, Zabalgana Gizarte Etxea (Vitoria-Gasteiz)
  3. Azaroaren 19-29, Yohn CMD Ibaiondo jauregia (Bilbo)

« Atzera